Category: Liburu,artikulu matematikoak, bisitak

Matematiketan.eus HIK HASI eta URIOLAn

Beste komunikabideek matematiketan.eus-en proiektuagatik interesa erakusten dutenean asko pozten naiz. Seinale ona dela kontsideratzen dut. Mugimenduan ari garela eta mezua bere bidea egiten ari dela pentsatzen dut eta horrek aurrera egiten laguntzen dit, zalantzarik gabe. Badira urte pare bat Goienako Puntua aldizkariarekin kolaboratzen jardun dudala. Aurreko baten Enrique Zuazuaren eskutik ETBko Azpimarra saioan egon nintzenekoa …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/01/17/matematiketan-eus-hik-hasi-eta-uriolan/

Gure 2. urtebetetzea eta Goienako Puntuako artikulua

Gauzak ospatzea oso gustuko duten horietakoa naiz. Inoiz gauza tristeren bati buelta eman eta umoreaz hartzeko ere ospatzea proposatu izan dut. Nola ez, bada, urtebetetzeaz ari bagara!! Aste honetan Goienako Puntua aldizkariko artikuluan webgunearen 2. urtebetetzea dela eta publikatu dudan artikulua ere hona ekarri dut. Hezkuntzaren munduko eragileei aldarrikapena egiteko aukera aprobetxatu dut. 4 haizeetara!! …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/01/14/gure-2-urtebetetzea-eta-goienako-puntuako-artikulua/

Gustura egiteko moduko etxerako lanak!

Etxerako lanen eredu egokia iritsi zaigu etxera…nire ustez, noski! Gai honetan (ere) bete-betean  erabili baitaiteke “zenbat buru, hainbat aburu” esaera!  Aurten etxean izan dugu horren eredua gure seme ertainarekin. Dena izan dut gustuko; aurkezpena, bidalitako lanen zerrenda, zerrendaren aniztasuna… Hasteko, egokia iruditzen zait jarduera ezberdinak nahastuta egotea: garaiarekin lotura duten gauzez idaztekoak, eskulanak egitekoak, etxekoekin …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/01/12/etxerako-lanen-eredu-egokia/

Enrique Zuazua eta ETB

Orain 2-3 urte izan nuen Enrique ezagutzeko ohorea. Bera Eibarren jaiotakoa da eta izen haundiko matematikaria da.  Bere curriculuma irakurri eta Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Madrileko “Unibertsitate Autonomoa” eta  “Complutense unibertistatea”, Parisko “Pierre eta Marie Curie Unibertsitatea” izenak ikusiko ditugu. Bertan lanean, irakasle bezala edo ikertzen jardundakoa da eta baita ikasle gazteen doktoradutzak gidatzen …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/01/09/enrique-zuazua-eta-etb/

matematiketan.eus-en lagunen ekarpenak 2017an

Matematiketan.eus -en proposamenak jarraitzen dituzten lagunek noizean behin haien ekarpenak bidaltzen dizkidate eta ni hauek altxorrak balira bezala gordetzen aritzen naiz. (bidean borratu ere egiten ditut batzutan nahi gabe, ez pentsa!) Jasotakoak erakutsi aurretik, eskerrak eman nahi dizkiet denei; Nere M., Unai B., Ana A., Rosa L.,  Maite B., Maider H., Maider A., Aitziber S.,  …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/01/07/matematiketan-eus-en-lagunen-ekarpenak-2017an/

Matematika zientziaren mapa

Hona hemen Dominic Walliman-ek egin duen infografia ikusgarria. Matematika zientziaren mapa egiteko gai izan da!     Dominic Walliman fisikaria da. Ordenagailu kuantikoen inguruko lanak garatzen ari bada ere, zientziaren dibulgazioan ere asko jarduten du. Haur eta gazteei zuzendutako  “Professor Astro Cat” liburu-seriearen egilea da. Nolabait esateko, abentura zientifikoak deskribatzen ditu liburuotan. Infografiak egiten ere …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2017/12/13/matematika-zientziaren-mapa/

Abenduak 3: Euskararen eguna (II)

Berriz ere iritsi zaigu eguna! Iazkoan proposamen hau egiten bagenuen, aurten ere bagatoz beste proposamen-jolas batekin. 2-3 minutuko bideoa jaso dut eta hemen jartzea pentsatu. (Eskerrak, bide batez, bideoa helarazi didan Xabierri!) Bideoa ikusi ahala datu eta xehetasunen bilaketa-jarduera egitea proposatzen dizuet.    Behin baino gehiagotan ikusi beharko duzue bideoa eta momenturen baten geratu ere bai. …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2017/12/03/abenduak-3-euskararen-eguna-ii/

Goienako Puntuako artikulua (VI)

  Egunotan ikusi dut hurrengo artikulua idaztea dagokidan garaian gogoratzen dudala aurrekoa webgunean publikatu gabe daukadala oraindik.  Hemen doakizue publikatu zuten moduan aparteko artxiboan:         Kovalevsky eta Mirzhakani Beti bezala, hartu tartea lasai irakurtzeko. Eta zuen iritzia emateko aukera ez galdu! 

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2017/11/26/goienako-puntuako-artikulua-vi/

Azaroan han eta hemen: Arizmendin gurasoekin, Ikastolen Etxean eta Kukumikun

Azken artikuluaren data begiratzen baduzue, ikusiko duzue ia hilabetea egin dudala hemen ezer gehitu gabe. Horrek ez du esan nahi, ordea, geldi egon naizenik!  Begira, begira! ARIZMENDI IKASTOLAKO GURASOEKIN Ikasturte hasieran Arizmendi ikastolako LHko gurasoei aukera eskaini genien matematika manipulatiboen ildoa ezagutzeko eta etxean matematika lantzeko ideiak jasotzeko. Guraso askok erakutsi zuten interesa eta 5 …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2017/11/26/azaroan-han-eta-hemen-arizmendin-gurasoekin-ikastolen-etxean-eta-kukumikun/

Line Rider; lerroak lerroan

Geometriarekin lanean ari garenean, hainbat momentutan lerro itxi, ireki, zuzen eta kurbatuen kontuekin jarduten dugu. LHko lehenengo urteekin lotzen da kontzeptu hau, baina egia esan, lerroa DBHn eta batxilergoan ere lanak ematen dituen irudi geometrikoa da. Gaur animazio bat ekartzen dut; Edward Grieg-ek “Peer Gynt” antzezlanerako idatzi zuen “In the Hall of the Mountain King” …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2017/10/29/line-rider-lerroak-eta-lerroak/