Category: Liburu,artikulu matematikoak, bisitak

KIMU-a loratzen denean…

Aspalditxo geldo ari naiz bloga elikatzen. Zergatik? Bada, nire indarraren zati handi bat azpiko honetan  jarri dudalako azken hilabeteetan: Gaur publikatu dituzte bai bideoa eta bai KIMU proiektuaren katalogoa. Ikaselkar Hezkuntza Argitaletxearen eskutik sortutako materiala da. Matematikaren atalaren garapenean nire alea jarri ahal izan dut, proiektua sortzen jardun duen taldearen kidea izan bainaiz. Esan dezaket …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2021/05/03/kimu-a-loratzen-denean/

2021eko martxoaren 14a: urteurrena eta matematikaren eguna

Iaz, gaurko egunez, gutako gutxik gogoratuko genuen Matematikaren Nazioarteko Egunean geundela.  Burua konfinamenduan zentratuta eukiko genuen gehienok. Aurten, beraz, dagokion garrantzai eman nahi diogu matematiketan.eus-en. Matematikaren garapenak gure arrazonamenduan eta logikaren garapenean ezinbesteko ekarpena egiten dutelako; analikiko eta kritikoak izateko tresnak ematen dizkigulako eta mundua hobeto ulertzen laguntzen digulako.   Gora matematika ulergarri, jolasti, gozagarri, anitz …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2021/03/14/2021eko-martxoaren-14a-urteurrena-eta-matematikaren-eguna/

Matematikaren historiaren denbora-lerro interaktiboa

Mathigon.org helbidean matematikaren garapenaren denbora-lerroa aurkitu dut oraingoan. Hona hemen bertara iristeko lotura. Bertan sartzen bazarete, ikusi ahal izango duzue Ka 20000. urtean kokatzen den Isahngo hezurrarekin abiatuta, gaur egundaino egin diren aurkikuntza matematiko inportanteenak ageri dira. Lerroa interaktiboa da, gainera. Pertsonaia bakoitzaren gainean edo aro bakoitzaren gainean klikatuz gero, aurkikuntzak eta aroaren ezaugarri nagusiak …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2021/03/13/matematikaren-historiaren-denbora-lerroa/

5. urteurrena matematiketan.eus-ena

2016ko urtarrilak 14 zituenean publikatu nuen lehenengoz artikulu bat matematiketan.eus-en. “Ipuinak eta matematika” izena jarri nion. Gaurko eguna begiratzen baduzue, beraz, nire txiki digitalak gaur 5 urte egiten dituela ikusiko duzue!  Zenbat gauza pasatu diren harrezkero! Onak, apartak, txarrak, eskasak. Zenbat barre eta zenbat negar! Denetarik! Zenbakitan jartzen badugu matematiketan.eus-en urteurrena, honako datuak aterako ditugu: …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2021/01/14/5-urteurrena-matematiketan-eus-ena/

Goienako Puntuako ekarpena (XVI)

Aspaldi egin ez dudana egitera noa. Lantzean behin Goiena astekariko Puntua gehigarrian artikulua idazten dut. Honezkero 16 ekarpen egin ahal izan ditut. Hasierakoak hona ekartzen hasi nintzen, baina momentu baten, bestelako arrazoirik gabe utzi egin nion artikuluen kopiak hemen jartzeari. Oraingoan, COVID19aren harira idatzi nuena ekartzea pentsatu dut. Nolabait aldi historikoari dagokion garrantzia eman eta …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/07/07/goienako-puntuako-ekarpena-xvi/

2020ko Martxoak 8aren harira

Gaur egin dugu gure ikastolan Martxoaren 8aren inguruko lanketa eta ekintza eta, tartean, gurutzearen laurdenaren ariketa eginez eraiki dugu egun honetako sinboloa.  Igandean herrietan elkartuko gara gai honen inguruan? Hala izan bedi!    

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/03/06/2020ko-martxoak-8/

Koma gora eta urpekontzia behera

Egun batzuk dela artikulu bitxi honen berri izan nuen twitterren; ingelesez idatzita dago eta canada.com helbidean publikatu zuten 2013an. Artikuluak atentzioa emanda, gaiaren inguruan apur bat gehiago begiratzen hasi naiz eta arazo bera aipatzen duen beste hau ere aurkitu dut, oraingoan gazteleraz) Artikuluaren arabera Espainian eraiki zuten S80 urpekuntzia. Kalkuluetan hamartarretan “komak” gaizki kokatzeagatik-edo (ez …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/03/01/koma-gora-eta-urpekontzia-behera/

2020aren hasieran: blogean baino, komunikabideetan

(Hasierako irudia: pxfuel.com helbidetik hartutakoa) Gabonetatik hona denboratxoa egin dut blogean ekarpenik egin gabe. Izan ere ikastolako eta etxeko lanekin erabat betetzen baitzait eguna! Urtea hasteko, beraz, prestatzen tarte txikia hartuko didana ekartzea pentsatu dut. Kontua da, urtea hasi eta lehenengo hamabostaldian bi komunikabidetan kolaboratu ahal izan dudala. Horrekin hasiko dugu, beraz, 2020a. Hona hemen …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/02/10/2020aren-hasieran-blogean-baino-komunikabideetan/

2018-2019ko artikuluak ordena kronologikoan

Berehala datorren zerrendan, iazko ikasturteko 41 artikulu jarri dizkizuet eskura. Bukaeran, gainera, aurreko ikasturteetan jasotako “kolekzioetarako” lotura ere jarriko dizuet. 18-19ko fruituak aztertuz gero, ikusiko duzue jolasak izan direla nagusi proposamenetan. Eragiketak, pentsamendu logikoa, buruzko kalkulua eta bestelako kontzeptu matematikoak mobilizatzeko proposamen ludikoak, alegia. Sare sozialak izan dira proposamenen iturri nagusiak; twitter, nagusiki, gainera. Arakatzeko …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/10/20/2018-2019ko-artikuluak-ordena-kronologikoan/

2019-2020 ikasturtea martxan

Konturatu bazarete, urtero pasatzen zait gauza bera; udak ematen dituenak ahaztu eta gero eta ikasturtea martxan jarri eta gero biltzen dut fundamentua matematiketan.eus webguneari heltzeko. Aurten ere hala izan da. Beti bezala, hemendik aurrera, honakoak aurkituko dituzue webgunean: jolasak, sarean aurkitutako ideiak, edukiak lantzeko ildoak, matematika beste gai batzuekin lotzeko proposamenak, erronken adibideak, jolas komertzialen ereduak… …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/10/05/2019-2020-ikasturtea-martxan/