Category: LH 1.zikloa

Zein duzu nahiago? (Would you rather…)

Webgune interesgarria aurkitu dut, erronka logikoak aurkitzeko. Ideia oso sinplea da. Ikusi eta gero, “nola ez zait lehenako okurritu?” momentua izan nuen. Inoiz pasatu al zaizue? Sentsazio berdina izan nuen ABN algoritmoak ezagutu nituenean. “Eureka!!” efektua deitzen diot nik horri. Mekanismoa honakoa da: Egoera konkretu bateko bi aukera jartzen dira aurrean eta aukeratu egin behar …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/04/07/zein-duzu-nahiago-would-you-rather/

Lau lerroan: 10 bertsio adin guztietarako

Inprimatu, plastifikatu eta jolasean berehala jartzeko moduko plantilla sortarekin gatozkizue gaur. 4 lerroan jolasaren bertsio anitzak jarriko dizkizuegu eskura. Izan ere, badaude jolasak oinarrizko bertsiotik haratago matematikako beste aspektu batzuk praktikan jartzeko erabiltzen ditugunak. Dominoa eta bingoa izan daitezke adibiderik ezagunenak. Baina partxisa eta antzarren jolasa ere badakizkigu “tuneatzen” helburu matematikoei erantzuteko. Zerrenda horretan kokatu …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/03/31/lau-lerroan-10-bertsio-adin-guztietarako/

Oreoekin jolasean eta lurreko harlauzei begira

Sarean arakatzen jarduten duzuenok jakingo duzue altxor ederrak aurkitu daitezkela bertan. Gaur, deigarriak egin zaizkidan 2 ekartzen ditut hona. Oreo galletekin segidak eta hitz jokoak Irudi honetan ikusten da bateren bati Oreo izeneko gailetekin jolasteko gogoa etorri zaiola. Bai gailetekin eta baita hitzekin ere. Ikus irudia eta saiatu hitzak ikusi gabe bakoitzeri zein dagokion asmatzen. …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/03/19/oreoekin-jolasean-eta-lurreko-harlauzei-begira/

Kopuruekin lanean: Subitizazioa, kontaketa, estimazioa

Zein lan garrantzitsua den honakoa hau HHko eta LHko lehen urteetan! Kopuruen zenbatekoan eta hauen errepresentazio abstraktuan aurrera pausu irmoarekin egingo badugu, igaro behar diren geltoki guztietan geldialdiak eginez izan beharko da eta, horrela bakarrik, gerora begira eraikiko den eraikin matematikoaren oinarri sendoak jartzen ariko gara! Lehenago ere nahiko maiz heldu izan diogu gai honi. …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/03/15/kopuruekin-lanean-subitizazioa-kontaketa-estimazioa/

Angel Alsina: Matepractic-en matematika egoera errealetatik

Aspaldi ezagutzen dut Angel Alsinaren lana, baina aste honetan izan dut aukera bere hausnarketak berriz irakurri eta gogoratzeko, eta hala, bueltatu ahal izan naiz matematikaren inguruko ibilibide honen hasierako garaietako sentsazioetara. Berriz ere sentitu dut aurrera egiten laguntzen didan nire eureka propioa. “Bidea hemendik da!” esaten didana, alegia. Angel Alsinak Gironako Unibertsitateko Didaktika departamentuko zuzendari …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/02/23/matepractic-en-egoerak-angel-alsina/

Adin ezberdineko 3 ume 4-lerroan jolasten

Badaude egunak ohera poz-pozik sartzeko moduan bukatzen direnak. Atzo izan zen horrelakoa. Gure seme ertaina biderketa taulekin bueltaka dabil aurten, LH3an eta jolasen bitartez jarduten dugu gehienetan. Tartean taula pitagorikoarena egiten zaio bereziki eroso eta erakargarria. Atzo, beste batzutan bezala, horretan hasi ginen. Hara non, txikiena, 5 urtekoa, berak ere jolastu nahi zuela esanaz etorri …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/02/20/adin-ezberdineko-3-ume-4-lerroan-jolasten/

20 arteko eragiketak egiteko gailua

2-3 minutuko bideo laburra daukazue azpian. Berehala ulertzen da proposamena. Eskulan gutxirekin, material konkretuak erabiliz eragiketak egiteko aukera ematen du. Facebook-en aurkitu dut. Hemen doakizue, klik bakarrean. 

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/01/27/20-arteko-eragiketak-egiteko-gailua/

Abenduak 3: Euskararen eguna (III)

Hona hemen Lazkao Txikiren hausnarketa sinple, argi eta humoretsua!! 3. urtez jasotzen duzue gai honen gaineko proposamena webgune honetan. Aurreko urteetakoak hemen dauzkazue erabilgarri: 2016ko proposamena 2017ko proposamena Aurtengoa ez da oso proposamen matematikoa, edo bai…zergatik ez dugu aurten bertsoa egiten gai honen ingurukoa? Hona Oihana Iguaranek iazko bertso txapelketa nagusiko finalaurrean, Iruñean, ahots ederrez …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/12/02/abenduak-3-euskararen-eguna-iii/

Bi jolas: Geometriatik eta IKTetatik

Sare sozialak arakatzen sarri aritzen naiz, eta benetako altxorrak topatu izan ditut. Proposamen edo ideia erraz baina interesgarriak. Hemendik dauzkazue bi. Eskulanarekin abiatuta Proposamena, argazkiak ikusita ulertuko duzue berehala: Eskulana zein den ikusi da, ezta? Gero, ondo zukutu behar dena da erabilera. Begira nolako zerrenda ateratzen den: Librean jostatzen uztea, beti bezala, material berria aurkezten …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/12/02/geometriarako-bi-ideia-eskulanetik-eta-iktetatik/

Denborarekin kalkuluak ABN metodoan

Ezagutzen nautenek badakite ABNaren oso zalea naizela. Lehenago ere egin ditugu artikuluak nola jarduten duten ikusteko. Artikulu horietara iritsi nahi baduzue, pantailan eskumako aldean dauden etiketetan ABN metodoa klikatuz lortuko duzue. Kasu honetan denborarekin kalkuluak nola egiten dituzten ikusiko dugu bideoan. 16 minutu hartzen ditu 6 egoera ezberdinei erantzuteko. Hala ere, lehenengo egoeraren ebazpena ikusita …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/11/24/denborarekin-kalkuluak-abn-metodoan/