Zein umerentzako dira egokiak gaur erakutsiko dizkizuedan tresna hauek? Adinik ez dut emango, oso egoera ezberdinak aurkitu baititzakegu. Bai aipatuko ditugu, ordea, kondizio batzuk. Eragiketak egiten hasi ahal izateko umeak kopuruaren zentzua ulertuta izan beharko du edo ulertzen hasita egon beharko du. Askoz lehenago hasteak ez dauka zentzurik, umeak ez baitu ulertuko zertan ari den. …
Category: LH 1.zikloa
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/02/13/lehenengo-eragiketak-egiteko-kutxa/
Ots 08 2016
Geometria kotxeen logoetan
Kalean goazela egiteko modukoa da hemen ekartzen dudan proposamena. Ume eta ez hain umeentzako aproposa izan daiteke gainera. Kotxeen logoen geometria aztertzea hain zuzen ere. Harrituta geratuko zarete argazkiko logoak aztertzen badituzue. Zirkulu, elipse, paralelogramo, laurdenetan zatitako formak, hexgono erdiak, oktogonoak… Denetarik aurkituko duzue. Hori bai, laukiluzerik edo karraturik ez. Zergatik ote?
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/02/08/geometria-kotxeen-logoetan/
Ots 08 2016
Regletak erosi ditugu, eta orain ….zer?
Erosi ditugu regletak, ekarri ditugu etxera, emozioz beteta kutxa zabaldu dute gure umeek…eta zelako sorpresa!! Koloretako makilatxoak txukun-txukun jarrita!! Luzera askotakoak gainera!! Egurrezkoak erosiz gero, ukitzeko ere goxoak dira, erakargarriak, oso. Zer egingo dute umeek zuen ustez lehenengoz regletak hartzen dituztenean? Ba kutxa hustu eta jolasten hasi…seguruena eraikuntzaren bat eginaz, edo hesi eran jarriz beraien …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/02/08/regletak-erosi-ditugu-eta-orain-zer/
Ots 07 2016
Bikote, ordenazio eta sailkapenak…zubi logikoak eraikitzen
Gure etxe digital honetan oso sarri proposatuko ditut bikoteak, ordenazioak (txikitik haundira edo alderantziz) eta kriterio anitzei begiratuz sailkapenak egiteko jarduerak. Oso inportanteak dira umeen ibilibide osoan. DBH eta batxilergoan ere sarri egin izan behar izaten dira horrelako ariketak, sekula pentsatuko ez genuekeen esparruetan, gainera. Hala ere, eta beti bezala, bere biziko garrantzia dauka horrelakoekin …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/02/07/bikote-ordenazio-eta-sailkapenak-zubi-logikoak-eraikitzen/
Ots 07 2016
Zer landu dezaket umearekin etxean?
Matematikarekin zerikusia duten jolas aaaaaaaaasko egin daitezke etxean. MATEMATIKETAN jardutea esaten diot nik horri… hortik webgunearen izena, noski! Hasteko, OINARRIZKO KONDIZIO batzuk aipatu nahi nituzke, umearen momentua eta aldartea errespetatzearekin zerikusia dutenak: Ez naiz momentu baten ere ikastolatik ekarri ditzakeen etxerako lanak egiteaz ari. Gai horrek berak, etxerako lanenak, beste sarrera askotarako emango luke! Etxean …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/02/07/zer-landu-dezaket-umearekin-etxean/
Urt 23 2016
Material manipulatiboetan erabilgarrienak: erregletak
Matematiken ikuspegi hau lantzen eta ezagutzen hasi naizenetik, joera daukat aurrean daukadan edozein objekturekin matematikaren zein adar ukitu daitekeen pentsatzen aritzeko. Eta harrituta geratu izan naiz askotan. Izan ere ia denarekin egin daiteke matematika!! Hala ere, badaude material batzuk, izan ditzaketen aplikazio kopuruagatik bereziki interesatzen zaizkidanak. Eta gaur, denetan erabilgarrienak aurkeztera natorkizue: REGLETAK. Kolore biziko …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/01/23/material-manipulatiboetan-erabilgarrienak/
Urt 17 2016
Zenbakiak idazten ezin ikasi…
Guraso asko eta asko ikusi izan ditut umeak Haur Hezkuntzan daudenean hauek hitzak eta zenbakiak idazten eta eragiketak egiten noiz hasiko zain. Kasurik onenetan irrikaz, baina beste batzuetan egonezinez edo larritasun puntu batez. Nola ez, ni neu ere egon naiz egoera horretan eta ondo dakit zer diodan! Haur bakoitzaren kasua aparte aztertu eta ezagutu beharrekoa …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/01/17/zenbakiak-idazten-ezin-ikasi/
Urt 16 2016
Gure haurrak eragiketekin hasten direnerako 7 arau
Gure haurrek urte askotan egingo dute topo kontzeptu eta eragiketa asko eta ezberdinekin. Batuketa eta kenketak HHko azken urteetan eta LHko lehenengo urteetan; biderketak eta zatiketak gero; erroketak ere agertuko zaizkie halako batean; zatikiak eta hauen arteko eragiketak, berreketak, logaritmoak eta abar luuuuze bat. Bateren bat izutuko zen honezkero! Lasai! Orain ez baitiegu denei heldu …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/01/16/gure-haurrak-eragiketekin-hasten-direnerako-7-arau/
Urt 14 2016
Ipuinak eta matematika
Gure haurrekin egin dezakegun jarduerarik aberats eta interesgarrienetako bat, ipuinekin aritzea da; aldaera guztietan, gainera: ipuinak papelean zein ahoz kontatuz, besterik gabe marrazkiak ikusiz, antzeztuz, bukaera berriak asmatuz, hitz solteetatik abiatu eta ipuinak sortuz taldean…Kotxeko bidaia luzeetarako edo neguko arratsalde ilunak arintzeko ere baliabide apartak dira. Gurasoekin ikusita, anai-arrebekin edo bakarrik arituta ere, gozamenarekin lotzen …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/01/14/ipuinak-eta-matematika-i/