Category: EGOEREN EBAZPENA

Sare sozialetatik ateratako erronka logikoak: behaketa eta ondorioztatzea

Lantzean behin horrelakoak iristen zaizkigu handik edo hemendik. Gelan edo etxean erronka gisa erabiltzeko aproposak direnez, hona ekartzea pentsatu dut. (Emaitza zuzenak zein diren jakin nahi izanez gero, azpian jarriko dizkizuet soluzioak.)  ZEIN BETEKO DA LEHENAGO? Testuak hau dio:  “Jakintsuendako bakarrik: Zein beteko da lehenengo?”  ZENBAT TRIANGELU DAUDE IRUDI HONETAN? ZEIN DA KOTXEAREN AZPIAN GERATZEN DEN …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/02/10/sare-sozialetatik-ateratako-erronka-logikoak-behaketa-eta-ondorioztatzea/

Dorre geometrikoaren jolasa

Bloke geometrikoak ezinbesteko material manipulatiboen zerrendan jaso nituen bere momentuan. Proposamen sorta bat ere egin genuen bere momentuan. Hona, bada, beste proposmen berri bat; sinplea eta martxan jartzeko erraza! Materialeen zerrenda: Hexagono sorta bat duen orria, dadoa eta bloke geometrikoak. Jolas arauak: Bi aldaera (gutxienez) onartzen ditu: Dorreak eraikitzera jolastu: Jokalari bakoitzak dadoa bota eta horrenbeste bloke …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/01/27/dorre-geometrikoaren-jolasa/

Gabonetako etxerako lana DBHkoentzako

Hemen nator matematicascercanas.com helbideko Amadeo Artachoren beste proposamen batekin. Badauka eragiketatik, badauka ekuaziotik eta badauka logikatik. Irudiak ondo behatzea ere inportantea izango da. Beste azalpenen beharrik ez dagoenez,besterik gabe ekin ebazpenari! Ea kalkulatzen dituzuen errege-magoen balioak eta azken eragiketarenak!

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/01/08/gabonetako-etxerako-lana-dbhkoentzako/

Euskal Herriko neurri zaharrak

Berria egunkariak argitaratutakoa da honako irudi hau. Benetan interesgarria!! Bestelako hitzak soberan daudenez, zuzenean argazkia erakutsiko dizuet. Ondoren, gelan gai honi heltzeko proposamena egiten dizuet. (Oharra: Irakurle baten oharra jaso dut argazkian bi akats daudela adierazteko. Kintala 100kg-ren baliokidea dela alde batetik eta erraldea 4,8 kg-ren baliokidea beste aldea batetik. Infografian kg-ren ordez g unitatea …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/12/09/euskal-herriko-neurri-zaharrak/

Partxisa eta ikerketa estatistikoa

Bideo batekin nator gaur. Bertan ikusten da nola erabiltzen duten partxis partida bat kontzeptu estatistikoak praktikatzeko. Batezbestekoa, maiztasun taula, moda, mediana eta zoriaren kontzpetua arakatu daitezke jolas bat erabiliz. Bukaeran, gainera, hausnarketa eta egituratzea eginez amaitzen dute. Bikaina! Matematika manipulatiboaren ildoak bete-betean hartzen ditu! 

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/12/09/partxisa-eta-ikerketa-estatistikoa/

Geometria: gorputzak, eskala eta proportzioak lantzeko proiektuak

Geometriaren esparruan gorputz geometrikoak eta orohar 3 dimentsioak hartzen dituzen objektuak oso modu pobrean lantzen direla pentsatu izan dut beti, eta gaur egun, hainbat material aztertu eta gero, ideia hori berresteko moduan nago. Testu liburu askotan, deslekututa-edo agertzen da geometria. Zatituta, bai denboran eta baita kontzeptuetan eta hari jakin bati ezin jarraitu. Eta, batez ere, …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/10/13/geometria-gorputzak-eskala-eta-proportzioak-lantzeko-proiektuak/

1500 piezako puzzlearekin goiz matematikoa nola egin

  Proposamen honetan elkarlan kooperatiboa eta matematika nahastuko ditugu goiz matematikoa egiteko helburuarekin. Jarduera hau egiteko, umeak ohituta egon beharko dira kontaketa errutinak egitera eta sailkapen errutinak egitera. Horrelako lanei heltzeko aukera paregabea izan daiteke ikasgelako materialen “inbentarioa” egiteko momentua, esate baterako, edo bestela, pieza asko dauzkan jolasa ikasgelara (edo etxera) iristen den eguna. Pieza …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/10/07/1500-piezako-puzzlearekin-goiz-matematikoa-nola-egin-b/

2017-2018 ikasturteko artikuluak ordena kronologikoan

Bukatu da beste ikasturte bat ere! Webgunearen garapenari dagokionez, nahiko ikasturte irregularra izan da. Zati batzutan topera ibili naiz baliabide, hausnarketa eta proposamenez elikatzen eta beste epe nahiko luzeetan geldi-geldi egon naiz, ezer publikatu gabe.  Bai esan daitekena da hazi  egin dela gai honen presentzia beste medio batzutan: Goienako Puntuan jardutetik, Bilboko Uriolan eta Zuzeu.eus …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/06/28/2017-2018-ikasturteko-artikuluak-ordean-kronologikoan/

Begira zer egin dugun ikastolako patioan!!

Aurreko batean ikastetxeetako patioetarako zenbait proposamen bidali nizkizuen. Hona zer egin dugun gurean DBH3ko ikasleen laguntzari esker!! Zirkuitu kinestesikoa marraztu dute: Twister erako jolasak egiteko eremuak marraztu dituzte: Eta…..ta-ta-ta-txan… Ehuneko taula bikaina marraztu dute!!! Ehuneko taula honek sortu dit ilusio berezia. Asko baitira landu daitezkeen kontzeptuak modu dinamikoan gainera! Izan ere, gurean ikasturteko azken asteetan …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/06/18/begira-zer-egin-dugun-ikastolako-patioan/

Ikasgela osoak parte hartzeko moduko erronkak

Ikasgelan (edo etxean) erronkei edo “egoerei” aurre egiteko giroa sortzea ederra eta eraikitzailea izan daiteke. Imajinatu ezazue “Aste honetako erronka” izeneko txokoa sortzen duzuela; eta bertan, denon ekarpenak jasotzeko moduko erronkak aurkezten dituzuela.  WODB erako proposamenak dira horren adibide; etxerako lanen proposamena egitean aipatutako estimazio jolasek ere hemen izango lukete lekua eta ekuazio-ezkutuak ziren jolas hauek …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/04/05/ikasgela-osoak-parte-hartzeko-moduko-erronkak/