Orduaren irakurketak buruko min asko sortzen dituela aspaldi komentatu genuen. Arrazoiak ere aztertu genituen bere momentuan eta oso erabilgarria den erloju lineala ere jarri genuen inprimatzeko moduan. Hemen loturak, hasierako hausnarketa haietara bueltatu nahi baduzue: Erlojuarekin tik -tak, egin ditzagun jolasak Mario Brosen mundua ordu sistema ulertzeko Gaur jolas gehiago ekartzeko asmoarekin natorkizue eta inprimatzeko …
Category: NEURRIA
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/10/14/orduaren-irakurketan-aritzeko-jolasak/
Urr 13 2018
Geometria: gorputzak, eskala eta proportzioak lantzeko proiektuak
Geometriaren esparruan gorputz geometrikoak eta orohar 3 dimentsioak hartzen dituzen objektuak oso modu pobrean lantzen direla pentsatu izan dut beti, eta gaur egun, hainbat material aztertu eta gero, ideia hori berresteko moduan nago. Testu liburu askotan, deslekututa-edo agertzen da geometria. Zatituta, bai denboran eta baita kontzeptuetan eta hari jakin bati ezin jarraitu. Eta, batez ere, …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/10/13/geometria-gorputzak-eskala-eta-proportzioak-lantzeko-proiektuak/
Eka 28 2018
2017-2018 ikasturteko artikuluak ordena kronologikoan
Bukatu da beste ikasturte bat ere! Webgunearen garapenari dagokionez, nahiko ikasturte irregularra izan da. Zati batzutan topera ibili naiz baliabide, hausnarketa eta proposamenez elikatzen eta beste epe nahiko luzeetan geldi-geldi egon naiz, ezer publikatu gabe. Bai esan daitekena da hazi egin dela gai honen presentzia beste medio batzutan: Goienako Puntuan jardutetik, Bilboko Uriolan eta Zuzeu.eus …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/06/28/2017-2018-ikasturteko-artikuluak-ordean-kronologikoan/
Ots 23 2018
Txanponak sailkatzeko makina eraiki dezagun
Neurria, geometria, diru-sistema, eskuen trebezia eta materialen berrerabilpena: 5 eremu horiek aktibatu eta erabiliko ditugu ondoren datorren makina eraiki ahal izateko. Kartoia eta kola besterik ez ditugu beharko. Makinaren barruko egitura ikusteko eta nola eraiki duten jakiteko, hona 3 minutu eskaseko bideoa:
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/02/23/txanponak-sailkatzeko-makina-eraiki-dezagun/
Abe 10 2017
Etxerako jardueren kutxa elikatzen (II)
Ondoren datozen bi proposamenak, etxerako jardueren kutxan sartzeko modukoak dira. Beste artikulu honetan kutxa horren nondik norakoen azalpenak eta zenbait proposamen dauzkazue eskura: Etxerako jardueren kutxa 1. OBJEKTUAK (3 gutxienez) ORDENATU PISUAREN ARABERA Urratsak labur jasota hauek izango dira: Estimazioa egingo dugu, estimazioa konprobatuko dugu pisatuz eta ordenazioa ondorioztatuz eta bukatzeko pisuak zenbakitan neurtuko ditugu. …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2017/12/10/etxerako-jardueren-kutxa-elikatzen-ii/
Aza 26 2017
Etxerako jardueren kutxa (I)
Aurreko baten (aspalditxo, azken asteotan motel ibili bainaiz webgunean elikatzeko orduan) etxerako lanen inguruko nire ikuspegiaz jardun nuen. Hasierako pintzelada bat bota nuen. “Etxerako lanak” artikuluan. Gero, Arizmendi ikastolako gurasoekin egindako saioetan, konpromezua hartu nuen etxean egiteko moduko gauzak hemen, webgunean, zintzilikatzen joateko. Horri heltzeko asmoa daukat artikulu honetan eta segidan etorriko diren beste askotan. …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2017/11/26/etxerako-jardueren-kutxa-i/
Api 30 2017
Ezinbesteko materialen zerrenda (bis)
Artikulu hau gaur justu urtebete dela publikatu nuen. Bertan, matematikak modu manipulatiboan garatzeko ezinbestekoak diren materialak ageri dira. Batzuk, etxean eraikitzekoak eta beste batzuk, erostekoak. Zerrenda hau egingo nuke, bada, erosteko modukoekin: Erregletak + 10 oinarriko materialak Bloke geometrikoak Dienes-en bloke logikoak (eta etiketa logikoak) Balantza (digitala edo pisuekin orekatzekoa) Polikuboak Dado sorta anitza Erosi …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2017/04/30/ezinbesteko-materialen-zerrenda-bis/
Api 12 2017
LEGO®ekin matematikak (I)
Oporretan bete-betean murgildu aurretik, artikulu sorta bati heltzeko asmoa aurkeztera nator. LEGO® piezekin (edo antzerakoekin) matematikak garatzeaz ari naiz. Interesgarriak iruditzen zaizkit, batetik, aukera asko ematen dituztelako, eta, bestetik, etxe askotan jada erosita egoten den materiala delako. Gurean ere badauzkagu, eta egia esan nahiko ibilibide kuriosoa egin dute. Ume zaharrenak 4 urte zituela iritsi ziren …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2017/04/12/legoekin-matematikak-i/
Api 01 2017
m, dm eta zm kontzeptua eraikitzen
Esaten da ume batek distantziarekin daukan lehenengo kontaktua jaio eta berehala amaren bularraren bila hasten denean izaten dela. Hortik aurrera, ikastetxean zein etxean magnitude eta unitateen esparruan ibilbide luzea egin beharko du, urte askotan zehar. Bide horretan opa diezaiokegun gauzarik onena neurketa asko eta asko egiteko aukera izatea da. Ahal bada, gainera, testuinguru esanguratsuen baitan. …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2017/04/01/m-dm-eta-zm-kontzeptua-eraikitzen/
Abe 28 2016
Zestoan matematika tailerra
Atzo Zestoako neska-mutil talde batekin matematiketan jolasten aritu nintzen. Koadrila ederra eta jator askoak, denak ere! Denetarako tartea hartu genuen. Ipuin antzeztua garatzeko, geometria eraikitzeko eta jolas logikoetan jarduteko ere bai. Era gidatuan aritu ginen zati baten eta librean ere bai. Zein gustura egon nintzen! Ea hurrengo baten ere elkartzeko aukerarik badaukagun!
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/12/28/zestoan-matematika-tailerra/