Category: KALKULUA eta ZENBAKIAK

Polikuboak… politak bai, baina erabilgarriak?

Erantzuna, inolako zalantzarik gabe….BAI!! Gaur esku artean dauzkagun piezak polikubo edo multilink izenekin ezagutuko dituzue, agian. Gelan edo etxean edukitzeko ezinbestekoen zerrendan sartzen ditut nik; nahiko merkeak eta, batez ere, oso erabilgarriak direlako. Erosi, 200 aleko poteetan eros daitezke 20€ inguruko prezioan. Magnetikoak, tamaina handiagokoak edo forma anitzetakoak ere aurki ditzakezue. Nik, gaur, oinarrizko bertsiokoak …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/10/13/polikuboak-politak-bai-baina-erabilgarriak/

> eta < sinboloak ulertu nahi?

Gaurkoa labur-laburretik doa. Bideo motz hau aurkitu dut oso-oso-oso argi adierazten duena >, = eta < sinboloen esanahia. Gelan nahi beste alditan erabiltzeko modukoa. Beharra dagoen bakoitzean! Besterik gabe, hemen duzue: Gauza bat bakarrik gehituko dut… DBH eta batxilergoko hainbat ikasleri ere ez zaiola gaizki etorriko bideo honi begiratua egieta noizean behin! Izan ere, ezberdintzen …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/10/11/eta-sinboloak-ulertu-nahi/

Ordu digitalak: Zenbat makilatxo?

Aurreko baten ordulari digitaleko orduak kontuan hartuta erronka logiko-geometrikoak planteatu genituen honako artikuluan. Ordu digitalak: Kapikuak/simetrikoak Gaur jarraipena ekartzen dugu, honela formulatuta: 6:20 eratzeko 17 makilatxo behar direla kontatu ahal izango zenituzten goiko irudian. Hortik abiatuta botako ditugu gaurko galderak: Eguneko zein orduk eskatuko lituzke makilatxo gehien? Eta gutxien? Hasi, bada, aukera ezberdinak aztertzen… Ea …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/07/03/ordu-digitalak-zenbat-makilatxo/

Gurutzegrama geometriko-aritmetiko-logikoa

Irudia jarriz hasiko naiz, eta gero azalpenei helduko diet: Oinarrian gurutzegrama bat da irudian daukaguna. Helburua da lerro eta zutabe bakoitzean hexagono bana eratzeko adina fitxa kokatzea. Bloke geometrikoak ezagutzen dituzuenek identifikatuko zenituzten piezak. Horrek esan nahi duena da ariketa bera blokeen laguntzarekin egin ahal izango duela hala behar duenak. Bloke geometrikoak luze eta zabal …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/04/04/gurutzegrama-geometriko-aritmetiko-logikoa/

Lau lerroan: 10 bertsio adin guztietarako

Inprimatu, plastifikatu eta jolasean berehala jartzeko moduko plantilla sortarekin gatozkizue gaur. 4 lerroan jolasaren bertsio anitzak jarriko dizkizuegu eskura. Izan ere, badaude jolasak oinarrizko bertsiotik haratago matematikako beste aspektu batzuk praktikan jartzeko erabiltzen ditugunak. Dominoa eta bingoa izan daitezke adibiderik ezagunenak. Baina partxisa eta antzarren jolasa ere badakizkigu “tuneatzen” helburu matematikoei erantzuteko. Zerrenda horretan kokatu …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/03/31/lau-lerroan-10-bertsio-adin-guztietarako/

Kopuruekin lanean: Subitizazioa, kontaketa, estimazioa

Zein lan garrantzitsua den honakoa hau HHko eta LHko lehen urteetan! Kopuruen zenbatekoan eta hauen errepresentazio abstraktuan aurrera pausu irmoarekin egingo badugu, igaro behar diren geltoki guztietan geldialdiak eginez izan beharko da eta, horrela bakarrik, gerora begira eraikiko den eraikin matematikoaren oinarri sendoak jartzen ariko gara! Lehenago ere nahiko maiz heldu izan diogu gai honi. …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/03/15/kopuruekin-lanean-subitizazioa-kontaketa-estimazioa/

Adin ezberdineko 3 ume 4-lerroan jolasten

Badaude egunak ohera poz-pozik sartzeko moduan bukatzen direnak. Atzo izan zen horrelakoa. Gure seme ertaina biderketa taulekin bueltaka dabil aurten, LH3an eta jolasen bitartez jarduten dugu gehienetan. Tartean taula pitagorikoarena egiten zaio bereziki eroso eta erakargarria. Atzo, beste batzutan bezala, horretan hasi ginen. Hara non, txikiena, 5 urtekoa, berak ere jolastu nahi zuela esanaz etorri …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/02/20/adin-ezberdineko-3-ume-4-lerroan-jolasten/

Parentesiak: Eragiketen lehentasuna

LH4 eta LH5 inguruan agertzen dira lehenengo parentesi matematikoak eta hasten da eragiketen lehentasuna garrantzia hartzen. Beste gauza askorekin bezala, lehenengo kontaktu hau egin daiteke esanguratsuak diren egoerak matematizatuta eta jolasetik ala zuzenean instrukzio mekanikoak betetzetik. Matematiketan-en badakizue zeren zaleak garen, eta beraz, zuzenean ekingo diot proposamenak egiteari. PARENTESIEZ INGURATUTA GAUDE! Mahai honetan dauden elementuak …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/02/10/parentesiak-eragiketen-lehentasuna/

“Contad con mi palito!” bakarrizketa

Jose Angel Murciak (tocamates.com webgunekoa) Madrilen egindako bakarrizketa ekarri dut gaur. Kopuruak kontatzeko eta hauen zenbakiekin adierazteko moduei errepaso historiko entretenigarria egiten die.  5 minutuko bideoa da. Ea gustuko duzuen!

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/01/27/contad-con-mi-palito-bakarrizketa/

20 arteko eragiketak egiteko gailua

2-3 minutuko bideo laburra daukazue azpian. Berehala ulertzen da proposamena. Eskulan gutxirekin, material konkretuak erabiliz eragiketak egiteko aukera ematen du. Facebook-en aurkitu dut. Hemen doakizue, klik bakarrean. 

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/01/27/20-arteko-eragiketak-egiteko-gailua/