2016ko urtarrilak 14 zituenean publikatu nuen lehenengoz artikulu bat matematiketan.eus-en. “Ipuinak eta matematika” izena jarri nion. Gaurko eguna begiratzen baduzue, beraz, nire txiki digitalak gaur 5 urte egiten dituela ikusiko duzue! Zenbat gauza pasatu diren harrezkero! Onak, apartak, txarrak, eskasak. Zenbat barre eta zenbat negar! Denetarik! Zenbakitan jartzen badugu matematiketan.eus-en urteurrena, honako datuak aterako ditugu: …
Category: KALKULUA eta ZENBAKIAK
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2021/01/14/5-urteurrena-matematiketan-eus-ena/
Abe 06 2020
DA! Durangon, Taupada matematikoak
Durangoko Azokan, aurten bertsio birtualean, beste aukera literario eta ludiko asko eta askoren artean, badaude bi, modu berezian azpimarratu nahiko nituzkeenak. HHko zein LHko lehenengo urteetan etxean zein ikastetxeetan zein ludoteka zein udalekutan DERRIGORREAN eskura izan beharrekoak direlako ekarri ditut hona. KONTA-KONTARI kartei buruz ari natzaizue: Karta-sortak izaki, makina bat jolas egiteko aukera ematen dute. …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/12/06/da-durangon-taupada-matematikoak/
Aza 28 2020
Klarionarekin egindako erronkak
Banator, beste behin, twitter-en aurkitutako kontu batekin. Badago traola bat, #sidewalkmath, non partaideek haien herrietako espaloi, plaza eta bideetan, lurrean, klarionaz marraztu edo irudikatutako matematikako ariketak jasotzen dituzten. Batzutan ikusten da ikastetxera bidean egindako lanak direla, ikasleen jakinmina pizteko asmoz egindakoak-edo. Beste batzuk, berriz, pentsamendu matematikoa kalera ekartzearekin lotzen dute gaia. Covid-aren krisarkein, gainera, indarra …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/11/28/klarionarekin-egindako-erronkak/
Urr 30 2020
Matematikan diharduen orok aztertzeko lekua: NRICH
Aurrekoan baliabide digitalak aurkeztu nizkizuen artikulu baten. Tartean NRICH izenekoa aipatu nuen; Cambridge-ko Unibertsitateak sustatzen duen web orria. Aipatu nizuen ez zela baliabide digitalen lekua soilik. Askoz konplexuago eta aberatsagoa da. Izan ere, bertako matematikaren ikuspegia da ikaragarri gustukoa dudana. Egoeren ebazpenetik eta edukiak jolasekin mobilitzatzetik jarduten dute nagusiki. HH, LH eta BHrako proposamenak dituzte; …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/10/30/matematikan-diharduen-orok-aztertzeko-lekua-nrich/
Urr 11 2020
Yam dado-jolasa
Jolasaren balioaz jardun izan dugu maiz webgune honetan eta, beraz, ez naiz hasiko jolasak matematikako hainbat eduki lantzeko aproposak zergatik diren argudiatzen. Bai esango dut Yam deituriko hau sarri erabiltzen dudala. Arrazoi ezberdinengatik gainera. Oso dibertigarria delako, lehenengo eta behin. Ez umeentzako bakarrik. Helduok ere jolasteko modukoa baita. Bigarrenez, matematikako eduki asko mobilizatzen dituelako; tamaina …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/10/11/yam-dado-jolasa-2/
Mar 06 2020
2020ko Martxoak 8aren harira
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/03/06/2020ko-martxoak-8/
Ots 29 2020
Martxoak 8a laurdenekin ospatuko dugu?
Gogoratzen al duzue “Quarter the cross” jarduera egiteko proposamena egin nizuela orain dela hilabete batzuk? Badaezpada artikulua hemen jarriko dizuet eskura jardueraren nondik norakoak ikus ditzazuen. Tira, bada. Pasa den azaroak 26an Beasaingo BHIko DBH2 mailako ikasleek egin zutena eredu hartuta, antzerako zerbait egiteko ideiarekin natorkizue aurtengo Martxoak 8a ospatzeko: elkarlanean mosaiko morea eraikitzea! Konkretuki, …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/02/29/martxoak-8a-laurdenekin-ospatuko-dugu/
Ots 21 2020
“Zifraz zifra” jolasa: Erraza jolasteko eta sinplea martxan jartzeko
Jolas proposamen ezin errazagoa ekartzen dizuet. 3 zifra edo gehiagoko zenbakiekin jolasteko egokia denez, LH2tik gora jardun daiteke. Hamarrenak edo ehunenak ere onartuko lituzke, gainera. Materiala, orri bat, boligrafoa eta 0-9 tarteko dadoa izango lirateke. Jolasaren arauak jolasteko baino zailagoak izaten dira normalean deskribatzeko, beraz urratsez urrats kontatuko dizuet nola jolastu eta irudia gehituko ulergarriagoa …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/02/21/zifraz-zifra-jolasa-erraza-jolasteko-eta-sinplea-martxan-jartzeko/
Abe 19 2019
Betis futbol taldekoak matematiketan
Hara non natorren gaur Betis futbol taldeko jokalariek grabatutako bideoekin. Zein jolas erraz eta interesgarriak! Eta ze gustura ari diren!! Badakizue zein aberasgarria iruditzen zaidan jolasen mundua kontzeptu matematikoak lantzeko edo mekanizatzeko. BEraz, ikus ditzagun bideoak; gero aberastuko dugu jolasaren alde matematikoa. Jolasari gehituiozue bukaeran egindako eta ikasitakoaren inguruko hausnarketarako tartea eta lan matematiko benetan …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/12/19/betis-futbol-taldea-matematiketan/
Urr 20 2019
2018-2019ko artikuluak ordena kronologikoan
Berehala datorren zerrendan, iazko ikasturteko 41 artikulu jarri dizkizuet eskura. Bukaeran, gainera, aurreko ikasturteetan jasotako “kolekzioetarako” lotura ere jarriko dizuet. 18-19ko fruituak aztertuz gero, ikusiko duzue jolasak izan direla nagusi proposamenetan. Eragiketak, pentsamendu logikoa, buruzko kalkulua eta bestelako kontzeptu matematikoak mobilizatzeko proposamen ludikoak, alegia. Sare sozialak izan dira proposamenen iturri nagusiak; twitter, nagusiki, gainera. Arakatzeko …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/10/20/2018-2019ko-artikuluak-ordena-kronologikoan/