Gure ikastolan martxan jarri dugun ekimena kontatuko dizuet. LH5 eta 6an geometriaren lanketarekin lotutako proiektua jarri dugu martxan eta tartean jolasa egin dugu. Trivial jolasaren ereduarekin jarduteko koloretako erronka-txartelak prestatu, taula egin, dadoak hartu eta jolastera! Emaitza irudietan daukazuena da. Ez dira irudi asko, baina adi begiraten badituzue ikusiko duzue umeek gorputz-espresio eta aurpegiei begira …
Category: GEOMETRIA
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/02/23/tribial-geometrikoa/
Ots 17 2019
Geometria lantzeko material-altxorra opari!
Twitterren azken boladan ideia eta proposamen bikain asko aurkitzen ari naiz. Badago matematikako irakasle talde bat #MTBoS traolaren inguruan biltzen dena. Eztabaida pedagogikoez gain, geometria eta Cuisenairen erregletekin zerikusia daukaten ideia mordoa jartzen dute eskura. Oso erakargarriak egiten zaizkit geletan landutako kontuak izaten direlako, ikusten delako asko hitzegiten dutela landutakoei buruz; egituratze eta ondorioztatze saio …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/02/17/geometria-lantzeko-material-altxorra-opari/
Urt 27 2019
Dorre geometrikoaren jolasa
Bloke geometrikoak ezinbesteko material manipulatiboen zerrendan jaso nituen bere momentuan. Proposamen sorta bat ere egin genuen bere momentuan. Hona, bada, beste proposmen berri bat; sinplea eta martxan jartzeko erraza! Materialeen zerrenda: Hexagono sorta bat duen orria, dadoa eta bloke geometrikoak. Jolas arauak: Bi aldaera (gutxienez) onartzen ditu: Dorreak eraikitzera jolastu: Jokalari bakoitzak dadoa bota eta horrenbeste bloke …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/01/27/dorre-geometrikoaren-jolasa/
Abe 02 2018
Bi jolas: Geometriatik eta IKTetatik
Sare sozialak arakatzen sarri aritzen naiz, eta benetako altxorrak topatu izan ditut. Proposamen edo ideia erraz baina interesgarriak. Hemendik dauzkazue bi. Eskulanarekin abiatuta Proposamena, argazkiak ikusita ulertuko duzue berehala: Eskulana zein den ikusi da, ezta? Gero, ondo zukutu behar dena da erabilera. Begira nolako zerrenda ateratzen den: Librean jostatzen uztea, beti bezala, material berria aurkezten …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/12/02/geometriarako-bi-ideia-eskulanetik-eta-iktetatik/
Urr 13 2018
Geometria: gorputzak, eskala eta proportzioak lantzeko proiektuak
Geometriaren esparruan gorputz geometrikoak eta orohar 3 dimentsioak hartzen dituzen objektuak oso modu pobrean lantzen direla pentsatu izan dut beti, eta gaur egun, hainbat material aztertu eta gero, ideia hori berresteko moduan nago. Testu liburu askotan, deslekututa-edo agertzen da geometria. Zatituta, bai denboran eta baita kontzeptuetan eta hari jakin bati ezin jarraitu. Eta, batez ere, …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/10/13/geometria-gorputzak-eskala-eta-proportzioak-lantzeko-proiektuak/
Eka 28 2018
2017-2018 ikasturteko artikuluak ordena kronologikoan
Bukatu da beste ikasturte bat ere! Webgunearen garapenari dagokionez, nahiko ikasturte irregularra izan da. Zati batzutan topera ibili naiz baliabide, hausnarketa eta proposamenez elikatzen eta beste epe nahiko luzeetan geldi-geldi egon naiz, ezer publikatu gabe. Bai esan daitekena da hazi egin dela gai honen presentzia beste medio batzutan: Goienako Puntuan jardutetik, Bilboko Uriolan eta Zuzeu.eus …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/06/28/2017-2018-ikasturteko-artikuluak-ordean-kronologikoan/
Api 22 2018
Geometria, neurketak eta ariketa fisikoa: erraz eta merke!
Emaiozue begiratua facebook-en Audrey Lafleur-en orrian aurkitu dudan bideo labur honi. Ezer gutxi erabilita (lurrean jartzeko zinta edo pintura besterik ez) eta imajinazioa astinduz nolakoa etekina atera daitekeen ikusiko duzue. Zentzu askotan, gainera: matematikoa (hemen egoteko ahal izan behar, ezta?) baina baita lasaitzeko, jostatzeko eta gozatzekoa ere. Bi minutu eskas besterik ez dituzu beharko: https://www.facebook.com/informadorchile/videos/1480279565409204/ …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/04/22/geometria-neurketak-eta-ariketa-fisikoa-erraz-eta-merke/
Api 14 2018
Simetriarekin jolasteko aukerak (inprimatzeko materialak)
(Azpian datorren artikuluan inprimatzeko materialak dauzkazue bi lekutan) Simetria, behetik gorako bidea egiten duen kontzeptu geometrikoetariko bat da. HHtik hasi eta batxilergorartekoa, alegia. Beste edozein kontzeptu geometrikorekin bezala, lehenengo urratsean inguruaren behaketarekin eta gorputzarekin esperimentatzen hasiko gara. Momenturen baten kontzeptua hitzetara ekartzea komeni da. Ahal bada umeek eraikitako definizioari helduko diogu. Denon artean eraikitakoa izango …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/04/14/simetriarekin-jolasteko-aukerak-inprimatzeko-materialak/
Api 08 2018
Cristóbal Vilaren “Ars Cúbica”
Cristóbal Vilaren bideoek liluratuta naukate. Lehenago ere ekarri izan ditut matematiketan-era. (Inspirations eta Nature by numbers) Gaurkoan kubo baten mozketetatik sortzen diren irudiak ditu aztergai eta hauek benetako artelanekin lotzen ditu. Bideoan zehar ageri diren artelanak eta teselazioak non dauden jakin nahi baduzue, irakurri bideoarekin lotutako artikulua etèrea studios webgunean. Kuriosatate txiki bat: Bideo hau …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/04/08/inspirationsen-linka-sartzea-falta-cristobal-vilaren-ars-cubica/
Ots 23 2018
Txanponak sailkatzeko makina eraiki dezagun
Neurria, geometria, diru-sistema, eskuen trebezia eta materialen berrerabilpena: 5 eremu horiek aktibatu eta erabiliko ditugu ondoren datorren makina eraiki ahal izateko. Kartoia eta kola besterik ez ditugu beharko. Makinaren barruko egitura ikusteko eta nola eraiki duten jakiteko, hona 3 minutu eskaseko bideoa:
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/02/23/txanponak-sailkatzeko-makina-eraiki-dezagun/