Category: JAKINTZAK-EDUKIAK

5. urteurrena matematiketan.eus-ena

2016ko urtarrilak 14 zituenean publikatu nuen lehenengoz artikulu bat matematiketan.eus-en. “Ipuinak eta matematika” izena jarri nion. Gaurko eguna begiratzen baduzue, beraz, nire txiki digitalak gaur 5 urte egiten dituela ikusiko duzue!  Zenbat gauza pasatu diren harrezkero! Onak, apartak, txarrak, eskasak. Zenbat barre eta zenbat negar! Denetarik! Zenbakitan jartzen badugu matematiketan.eus-en urteurrena, honako datuak aterako ditugu: …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2021/01/14/5-urteurrena-matematiketan-eus-ena/

DA! Durangon, Taupada matematikoak

Durangoko Azokan, aurten bertsio birtualean, beste aukera literario eta ludiko asko eta askoren artean, badaude bi, modu berezian azpimarratu nahiko nituzkeenak.  HHko zein LHko lehenengo urteetan etxean zein ikastetxeetan zein ludoteka zein udalekutan DERRIGORREAN eskura izan beharrekoak direlako ekarri ditut hona.  KONTA-KONTARI kartei buruz ari natzaizue: Karta-sortak izaki, makina bat jolas egiteko aukera ematen dute. …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/12/06/da-durangon-taupada-matematikoak/

Klarionarekin egindako erronkak

Banator, beste behin, twitter-en aurkitutako kontu batekin. Badago traola bat, #sidewalkmath, non partaideek haien herrietako espaloi, plaza eta bideetan, lurrean, klarionaz marraztu edo irudikatutako matematikako ariketak jasotzen dituzten. Batzutan ikusten da ikastetxera bidean egindako lanak direla, ikasleen jakinmina pizteko asmoz egindakoak-edo. Beste batzuk, berriz, pentsamendu matematikoa kalera ekartzearekin lotzen dute gaia. Covid-aren krisarkein, gainera, indarra …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/11/28/klarionarekin-egindako-erronkak/

Matematikan diharduen orok aztertzeko lekua: NRICH

Aurrekoan baliabide digitalak aurkeztu nizkizuen artikulu baten. Tartean NRICH izenekoa aipatu nuen; Cambridge-ko Unibertsitateak sustatzen duen web orria. Aipatu nizuen ez zela baliabide digitalen lekua soilik. Askoz konplexuago eta aberatsagoa da. Izan ere, bertako matematikaren ikuspegia da ikaragarri gustukoa dudana. Egoeren ebazpenetik eta edukiak jolasekin mobilitzatzetik jarduten dute nagusiki. HH, LH eta BHrako proposamenak dituzte; …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/10/30/matematikan-diharduen-orok-aztertzeko-lekua-nrich/

Yam dado-jolasa

Jolasaren balioaz jardun izan dugu maiz webgune honetan eta, beraz, ez naiz hasiko jolasak matematikako hainbat eduki lantzeko aproposak zergatik diren argudiatzen. Bai esango dut Yam deituriko hau sarri erabiltzen dudala. Arrazoi ezberdinengatik gainera. Oso dibertigarria delako, lehenengo eta behin. Ez umeentzako bakarrik. Helduok ere jolasteko modukoa baita. Bigarrenez, matematikako eduki asko mobilizatzen dituelako; tamaina …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/10/11/yam-dado-jolasa-2/

LHko haundienek HHko gazteagoei egiteko oparia

Ondoren ikusiko duzuen bideoan eskulana egiteak berak duen balioaz gain, espazioa, gorputz geometrioak eta hauen planuko proiekzioa eta eraikitzean erabilitako materialaren arabera, gorputzen barruko izaeraekin zerikusia  duten gaiak azaleratu eta landu daitezke. Are gehiago aberastu daiteke lana, gainera, kutxak neurri jakin batzuk izan beharra gehitzen badiogu.  Eta, orain, proposamena: Zer iruditzen zaizue LH 6 edo …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/10/05/lhko-haundienek-hhko-gazteagoei-egiteko-oparia/

Ostadarraren pastel espaziala

Pastelak egiteko proposamenarekin natorkizue gaur. Pastel bereziak, ordea! Zehazki bi pastel mota egiteko deskribapen-bideoa aurkituko duzue testuaren ondoren. Lehenengo pastelaren emaitza erakutsiz hasten da eta benetan ikusgarria dela ezingo duzue ukatu. Hemen jartzen dizuet bideoko irudia: Osasungarria ote den ere galdetuko diozue zuen buruei; bizkotxo arruntak erabiltzen dituzte, jangarriak diren koloranteak gehituta. Hortik aurrera, bakoitzak …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/06/22/ostadarraren-pastel-espaziala/

Konfinamendurako eskulana (IV): Hitomezashi sareak

Gaur paperean marraztuz egiteko eskulana proposatuko dizuet. Azken boladan bezala, egiteko erraza, eta lasai eta patxadan jarduteko aproposa.  Hitomezashi bordatuetan oinarritzen da gaurko proposamena. Ezagutzen al dituzue Hitomezashi bordatuak? Nik oraintsu izan dut beraien berri. Irudi honetan ikusiko dituzue bordatu horien eredu batzuk: Izenak iradokitzen duen bezala Japonian erabiltzen den josteko teknika da. Sashiko josteko …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/04/15/konfinamendurako-eskulana-iv-hitomezashi-sareak/

Konfinamendurako eskulana (III): Komuneko paperaren kartoiarekin

Eskulanen ildotik jarraitzen dugu orain ere.  Irudiak ikusita berehala ulertuko duzue nola jardun behar den kasu honetan: (Oharra: Irudiak, twitterren, @shskaercher eta @martinsean erabiltzaileei hartutakoak dira) Eskulan hau ere erraza egiteko. Kolorea eman gabe edo koloreztatuta egin daiteke irudiak. Egitura finko geratu dadin pegamentua eman beharko litzateke elkarguneetan.  Komuneko paperaren kartoiarekin beharrean beste ontzi batzuen …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/04/13/konfinamendurako-eskulana-iii-komuneko-paperaren-kartoiarekin/

Konfinamendurako eskulana (II): KOLAM irudiak

Indiako hegoaldean egiten omen dituzte irudi geometriko eder hauek. KOLAM deitzen diete; “edertasuna” haien hizkuntzan. Arrozarekin egindako tinta erabiltzen dute marrazkiak egiteko eta artearekin ezezik espiritualitatea eta naturarekin lotura gisa ere ulertzen omen dituzte irudiok. Matematikarien interesa piztu izan dute, irudien deskribapen urratsek konputazioarekin izan dezaketen lotura dela eta. Ulertzen dut baretasun eta isiltasunean marrazteko …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/04/09/konfinamendurako-eskulana-ii-kolam-irudiak/