Category: Inprimatzeko materiala

Batuketak zenbaki-lerroarekin (eta jolasen bat)

AZKENEAN gai honi ere heltzera noa berriz. Gogoratzen al duzu nola publikatu genuen artikulu bat batuketa bera egiteko 11 modu ezberdin zeudela esanaz? Aspaldikoa denez, eta agian haren berririk izango ez duzunez, hemen loturak. Ez bakarrik hasierako artikulu hartara joateko. Baita harrezgero 11 modu horietatik 4ren azalpenarekin egin nituenak bisitatu ditzazuen ere.  Batuketak egiteko 11 …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2017/01/27/batuketak-zuzen-errealarekin-eta-jolasen-bat/

Mario Brosen mundua, ordu-sistema ulertzeko

Orduen egitura ikusteko beste modu bat ekarri nahi dut gaur: erloju lineala. Izan ere gurean asko kostatu den kontua da orduarena. Zaila egin zaigu orduak “irakurtzea” alde batetik baina baita ere, edo hobeto esanda, batez ere, ordu sistemaren egitura ulertzearena. Gauza asko probatu ditugu: hutsean orduak irakurtzen eta idazten jardutea, egunerkotasunari aplikatuta jokatzea, jolastea, orduekin …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/11/26/mario-brosen-mundua-ordu-sistema-ulertzeko/

Bloke geometrikoekin egiteko 3 proposamen (II)

Aurreko baten, beste 3 proposamen eman genituen. Hasierakoak izango lirateke. Orain jarraipena dator. Beste bi atal ere etorriko dira hurrengo asteetan. 4 PROPOSAMENA Hexagonoa eraikitzeko zenbat modu dauden ikertzea. 5 PROPOSAMENA Oinarrizko irudien bertsio erraldoiak eraikitzea. Librean egin daiteke, edo lehenago erikitako irudiekin plantillak eginda eta haietatik abiatuta. Azken hau, errazagoa da. Egindako lanek, bukatu …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/10/04/b-linkak-sartzea-faltabloke-geometrikoekin-egiteko-3-proposamen-ii/

Ikasgelan, harriak altxor!

Ikasgeletako lehenengo egunetan inportantea da taldeko giro ona sortzea, eta umeak eroso egotea. Gainera eguraldia lagun izaten dugu askotan eta beraz gelatik kanpora egin daitezkeen jarduerekin hastea bikaina da nire ikuspegitik. Inguruko basoren edo parkeren batera joan talde osoarekin goxo hitz egitera, abestera eta jolasak egitera…Seguru nik baino balibide zerrenda luzeagoa daukazuela zentzu horretan. Ni, beti …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/09/19/ikasgelan-harriak-altxor/

Bloke geometrikoekin egiteko 3 proposamen (I)

Bloke geometrikoek aukera asko ematen dizkigute kontzeptu geometrikoak lantzeko, modu erraz eta jostagarrian gainera. Hemen ekartzen ditudan proposamenak materiala ezagutu berri duen ume batentzako izango lirateke. Bide batez, sarrera hau “kuatrilogia” baten lehenengo atala dela esaten hasiko naiz. Denetan jartzen dut LH eta DBHrako modukoak direla, baina egia da zailtasuna hazten doala batetik bestera. Beti …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/09/16/bloke-geometrikoekin-egiteko-3-proposamen-i/

Orainarteko sarreren indizea leku bakarrean (2015-16)

Oporrak hartzekotan gauden honetan, urtarriletik hona egin ditugun sarreren indize moduko bat egitea pentsatu dut, eskuragarri izan ditzazuen leku bakarrean. Nik beste webgune batzuk bisitatzean horrelakoen falta sumatu izan dut; bila ibili gabe dena leku bakarrean eukitzekoa.  Kronologikoki antolatu ditut: . .   Ipuinak eta matematika  Gure haurrak eragiketekin hasten direnerako 7 arau Nature by numbers …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/06/29/orainarteko-sarreren-indizea-leku-bakarrean/

Badatozela oporrak!! 11 ideia umeekin oporretan jolasteko

Bidaia luzeetarako zein udako egun euritsuetarako ongi etortzen da zenbait jolas aldez aurretik prestatuta edo pentsatuta eramatea. Askok erabiltzen dituzte zuzenean kotxeko DVD-ak, eta mobiletako edo tabletetako aplikazioak. Guk ez ditugu erabiltzen. Tableta eta DVDa ez dauzkagu eta mobila umeei larregi uztea ez dugu gustuko. Zergatia sakonago aztertzen hasita, badaukat sentsazioa baliabide horiek aurrean jarrita …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/06/13/badatozela-oporrak-11-ideia-umeekin-oporretan-jolasteko/

Zenbakien Montessori txartelak (inprimatzeko eredua)

Askotan aipatu ditugu eta maiz erabiliko ditugu. Izan ere, Ezinbestekoen zerrendan jarri nituen. Hemen daukazue inprimatzeko moduko eredu bat: montessori txartelak Montessori eskoletan erabiltzen dituztenak egurrezkoak izaten dira, eta nahi izanez gero erosteko moduan izango dituzue hainbat lekuetan. Nik inprimatu eta plastifikatuta erabiltzen ditut, ordea. Txartel hauekin zenbakien barrunbeak aztertu eta azaleratzen ditugu. Zenbakiak nola eratuta …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/05/14/zenbakien-montessori-txartelak-inprimatzeko-eredua/

Kenketa eta batuketa txikiak praktikatzeko jolasak

Jolas txiki eta entretenigarriekin jardutea da zenbait gaitasun garatzeko modurik onena. Batuketa eta kenketa txikiekin mekanizazioa lortzea inportantea da eta hori jolastuz egin daiteke. Proposamen hau, “4 konektatu” deitzen da. http://luckytobeinfirst.com/ helbidean aurkitu dut. 2 jokalarirentzako da eta planteamendua oso sinplea dauka; behar den materialaren zerrenda, laburra: Azpiko orri hau, (kenketari dagokio) kolore ezberdineko bi boligrafo eta bi …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/05/06/kenketa-eta-batuketa-txikiak-praktikatzeko-jolasak/

Irudien dekonposaketa eta konposaketa

Banaka jarduteko ariketa edo jolasak ekartzen ditut gaurkoan; lasai aritzekoa.  Eta jolasokin, geometriaren aspektu jostagarrietako bat ukituko dugu.   Bi dimentsiotako puzzleak direla esan daiteke. Tangrama da ezagunena, baina bestelakoak ere badaude. Beti bezala, erosteko material asko aurkituko dugu jostailu dendetan. Pentamino, Katamino, IQ twist, 3 dimentsioatako egiturak osatzekoak… baina, nola ez, eraiki ere egin …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/04/17/irudien-dekonposaketa-eta-konposaketa/