Inprimatu, plastifikatu eta jolasean berehala jartzeko moduko plantilla sortarekin gatozkizue gaur. 4 lerroan jolasaren bertsio anitzak jarriko dizkizuegu eskura. Izan ere, badaude jolasak oinarrizko bertsiotik haratago matematikako beste aspektu batzuk praktikan jartzeko erabiltzen ditugunak. Dominoa eta bingoa izan daitezke adibiderik ezagunenak. Baina partxisa eta antzarren jolasa ere badakizkigu “tuneatzen” helburu matematikoei erantzuteko. Zerrenda horretan kokatu …
Category: Inprimatzeko materiala
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/03/31/lau-lerroan-10-bertsio-adin-guztietarako/
Mar 15 2019
Kopuruekin lanean: Subitizazioa, kontaketa, estimazioa
Zein lan garrantzitsua den honakoa hau HHko eta LHko lehen urteetan! Kopuruen zenbatekoan eta hauen errepresentazio abstraktuan aurrera pausu irmoarekin egingo badugu, igaro behar diren geltoki guztietan geldialdiak eginez izan beharko da eta, horrela bakarrik, gerora begira eraikiko den eraikin matematikoaren oinarri sendoak jartzen ariko gara! Lehenago ere nahiko maiz heldu izan diogu gai honi. …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/03/15/kopuruekin-lanean-subitizazioa-kontaketa-estimazioa/
Ots 23 2019
Tribial geometrikoa
Gure ikastolan martxan jarri dugun ekimena kontatuko dizuet. LH5 eta 6an geometriaren lanketarekin lotutako proiektua jarri dugu martxan eta tartean jolasa egin dugu. Trivial jolasaren ereduarekin jarduteko koloretako erronka-txartelak prestatu, taula egin, dadoak hartu eta jolastera! Emaitza irudietan daukazuena da. Ez dira irudi asko, baina adi begiraten badituzue ikusiko duzue umeek gorputz-espresio eta aurpegiei begira …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/02/23/tribial-geometrikoa/
Ots 17 2019
Geometria lantzeko material-altxorra opari!
Twitterren azken boladan ideia eta proposamen bikain asko aurkitzen ari naiz. Badago matematikako irakasle talde bat #MTBoS traolaren inguruan biltzen dena. Eztabaida pedagogikoez gain, geometria eta Cuisenairen erregletekin zerikusia daukaten ideia mordoa jartzen dute eskura. Oso erakargarriak egiten zaizkit geletan landutako kontuak izaten direlako, ikusten delako asko hitzegiten dutela landutakoei buruz; egituratze eta ondorioztatze saio …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/02/17/geometria-lantzeko-material-altxorra-opari/
Abe 09 2018
Zenbakien faktorizazioa
Irudi koloretsua eta artikuluaren titulua begiratuta, berehala asmatuko duzue zein den jarduera. Zenbakiak osagai lehenetan faktorizatuta daude kolore-kode bat jarraituz. Jarduera hau gelan egin nahi izanez gero, plantilla bat jarriko dizuet eskura. Eredu honetatik sortutako jolas komertziala ere badago helbide honetan. PrimeClimb deitzen da jolasa. Goian aipatu dizuedan plantilla hemen daukazue, eskura: Ea gustuko duzuen!
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/12/09/zenbakien-faktorizazioa/
Aza 11 2018
Chocolate Fix eta Etxe Orratzen jolasak: sudokuen mundua
Nire inguruan behatu dudanagatik, sudoku erako jolas logikoekin pasatzen dena kuriosoa da; edo maitatu egiten dira, edo ez dira ikusi ere egin nahi izaten. Egunkarietan ikusten ditugun sudokuetan 9x9ko karratua bete behar izaten da 1-9 tarteko zifrekin. Karratu nagusi horrek 81 txoko izaten ditu bertan zifrak jartzeko. 81 txoko horiek 3x3ko 9 azpi-karratuetan, lerroetan eta …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/11/11/chocolate-fix-eta-etxe-orratzen-jolasak-sudokuen-mundua/
Urr 20 2018
Biderketa taulak ikasi eta ulertzeko 11 jolas (II)
OHARRA:Artikulu hau beste honen segida da: Biderketa taulak ikasi eta ulertzeko 11 jolas (I) 8. TAULA PITAGORIKOAREN JOLASA 3 lerroan jolasa da hau, baina biderketen testuinguru an jarrita. Bi dado eta jokalariak adina koloretako boligrafoak beharko dituzue jolastu ahal izateko. taula Pitagorikoa hutsik dagoela hasten da jolasa eta dadoak bota eta biderketa egin ahala betetzen …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/10/20/biderketa-taulak-ikasi-eta-ulertzeko-11-jolas-ii-b/
Urr 14 2018
Orduaren irakurketan aritzeko jolasak
Orduaren irakurketak buruko min asko sortzen dituela aspaldi komentatu genuen. Arrazoiak ere aztertu genituen bere momentuan eta oso erabilgarria den erloju lineala ere jarri genuen inprimatzeko moduan. Hemen loturak, hasierako hausnarketa haietara bueltatu nahi baduzue: Erlojuarekin tik -tak, egin ditzagun jolasak Mario Brosen mundua ordu sistema ulertzeko Gaur jolas gehiago ekartzeko asmoarekin natorkizue eta inprimatzeko …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/10/14/orduaren-irakurketan-aritzeko-jolasak/
Urr 13 2018
Biderketa taulak ikasi eta ulertzeko 11 mahai-jolas (I)
(OHARRA: 11 JOLASAK BI ARTIKULUTAN BANATUTA JASOKO DITUZUE. INPRIMATZEKO PLANTILLAK ETA AZALPEN BIDEOREN BAT ERE TARTEAN DAUDENEZ, ADI IRAKURRI! Garai honetan LH3 inguruko umeak biderketa taulei bueltaka hasten dira. Taulok epe ertain-luzean buruz ikastea izaten de helburua, haien ezagutzak buruzko kalkulua errazten eta azkartzen duela ulertuta. Nik neuk konpartitzen dut helburua baina bidea nondik hasi …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/10/13/biderketa-taulak-ikasteko-eta-ulertzeko-11-mahai-jolas-i/
Eka 28 2018
2017-2018 ikasturteko artikuluak ordena kronologikoan
Bukatu da beste ikasturte bat ere! Webgunearen garapenari dagokionez, nahiko ikasturte irregularra izan da. Zati batzutan topera ibili naiz baliabide, hausnarketa eta proposamenez elikatzen eta beste epe nahiko luzeetan geldi-geldi egon naiz, ezer publikatu gabe. Bai esan daitekena da hazi egin dela gai honen presentzia beste medio batzutan: Goienako Puntuan jardutetik, Bilboko Uriolan eta Zuzeu.eus …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/06/28/2017-2018-ikasturteko-artikuluak-ordean-kronologikoan/