Soka luzeko gaia hau ere! Umeek txiki txikitatik daukate kontaktua zatikien kontzeptuekin. Sagarra laurdenetan edo gozokia erdibana egiten denean edo urtebetetzeko pastela zatitzen denean hasten dira umeak zatikiekin bizitzen. Izatez, hasiera ezin hobea da; benetako gauzak zatituz hastea, hain zuzen ere. Kontua da zenbatetan izaten duten haurrek aukera beraien eskuekin zatiketa horiek egiteko edo gurasoek …
Category: DBH
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/04/02/zatikiekin-hastera-goaz/
Mar 29 2016
Matematika manipulatibo eta bibentzialaren urrezko arauak
Oso sinplea da sarrera labur honetan esan nahi dudana. Nire ikuspegitik edozein ikasketa matematikok bete beharreko kondizioak hauek izango lirateke: Kontzeptu edo prozedura berri baten aurrean… modu manipulatiboan edo bibentzialean hurbildu umeari, ikerketaren bidez bide anitzak aztertu eta erabili hitzetara ekarri behatu eta ikasitakoa idatzizko hizkuntza matematikora ekarri prozedura berria ikasitakoa indartzeko jolasak erabili …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/03/29/matematika-manipulatibo-eta-bibentzialaren-urrezko-arauak/
Mar 13 2016
Mandarina baten matematikak zukutzera goaz!
Matematikak lantzeko momentu oso egokia da mahaiaren bueltan lasai gaudenekoa; otorduren baten, alegia. Presaka ez bagabiltza, erlajatuta eta zabalik egoten gara, berriketarako edo jolasetarako. Edozerk balioa dezake, gainera, begirada matematikoa egiteko. Gaur, MANDARINA izango da gure protagonista. Zer egingo ote dugu gure mandarina hau matematikoki zukutzeko? Ikus dezagun, bada, zerrenda. Bolumena kalkulatu Masa kalkulatu Atalak …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/03/13/mandarina-baten-matematikak-zukutzera-goaz/
Ots 29 2016
Multiplo komunetako txikiena…regletekin
Egun batzuk dela, txaloka esperimentatu genuen multiplo komunek daukaten efektua. Orain gai berari helduko diot, baina regletak erabiliz jardungo dut. Eta egia esan, oso sinplea da kontua. Hasteko, regletekin multiploak nola atera aztertu beharko dugu. Argazkiak jarriko ditut ondoren, eta 3 eta 4 zenbakien multiplo komunetako txikiena zein den ikusiko dugu. Multiplo kontzeptua nahiko …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/02/29/multiplo-komunetako-txikiena-regletekin/
Ots 21 2016
Pitagorasen teorema, historia pixkat, demostrazio likido bat eta gauza gehiago
Gogoratzen al duzu Pitagorasen formula? Ikasketak bukatu eta urte askotara jende gehienak gogoratzen den formuletako bat da. Badaezpada ere, hemen doa: Zertarako den erantzuteko, ordea traba gehiago izaten dugu. Eta baditu aplikazio kurioso eta historikoak ere, bai horixe! Egiptiarrek, adibidez, 3+4+5 luzerako soka hartu eta 3 puntutan tenkatuz gero, triangleu zuzena lortzeko modua hau zuten, …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/02/21/pitagorasen-teoremaren-demostrazio-bitxi-labur-eta-likidoa/
Ots 08 2016
Multiplo komunetako txikiena…txaloka
Ez da erraza adierazi nahi dudana idaztea. Ea lortzen dudan instrukzio gisa adierazita… 3 eta 8 ren multiplo komunetako txikiena 24 dela egingo dugu txaloka. Taldean egiteko ariketa da. 2 talde egin beharko ditugu; 3az arituko direnak alde batetik eta 8az arituko direnak bestetik. Pertsona bat arduratu beharko da beste guztiei erritmoa markatzeaz eta pultsoak …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/02/08/multiplo-komunetako-txikiena-txaloka/
Ots 08 2016
Geometria kotxeen logoetan
Kalean goazela egiteko modukoa da hemen ekartzen dudan proposamena. Ume eta ez hain umeentzako aproposa izan daiteke gainera. Kotxeen logoen geometria aztertzea hain zuzen ere. Harrituta geratuko zarete argazkiko logoak aztertzen badituzue. Zirkulu, elipse, paralelogramo, laurdenetan zatitako formak, hexgono erdiak, oktogonoak… Denetarik aurkituko duzue. Hori bai, laukiluzerik edo karraturik ez. Zergatik ote?
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/02/08/geometria-kotxeen-logoetan/
Ots 07 2016
Zer landu dezaket umearekin etxean?
Matematikarekin zerikusia duten jolas aaaaaaaaasko egin daitezke etxean. MATEMATIKETAN jardutea esaten diot nik horri… hortik webgunearen izena, noski! Hasteko, OINARRIZKO KONDIZIO batzuk aipatu nahi nituzke, umearen momentua eta aldartea errespetatzearekin zerikusia dutenak: Ez naiz momentu baten ere ikastolatik ekarri ditzakeen etxerako lanak egiteaz ari. Gai horrek berak, etxerako lanenak, beste sarrera askotarako emango luke! Etxean …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/02/07/zer-landu-dezaket-umearekin-etxean/
Urt 16 2016
Nature by numbers
Hona hemen Cristobal Vilaren bideo ikusgarri bat. Lau minutu eskas besterik ez dituzu behar naturako hainbat elementu Fibonacciren segidarekin deskribatzen direla ikusteko.
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/01/16/nature-by-numbers/
Urt 14 2016
Ipuinak eta matematika
Gure haurrekin egin dezakegun jarduerarik aberats eta interesgarrienetako bat, ipuinekin aritzea da; aldaera guztietan, gainera: ipuinak papelean zein ahoz kontatuz, besterik gabe marrazkiak ikusiz, antzeztuz, bukaera berriak asmatuz, hitz solteetatik abiatu eta ipuinak sortuz taldean…Kotxeko bidaia luzeetarako edo neguko arratsalde ilunak arintzeko ere baliabide apartak dira. Gurasoekin ikusita, anai-arrebekin edo bakarrik arituta ere, gozamenarekin lotzen …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/01/14/ipuinak-eta-matematika-i/