Category: DBH

Matematikaren historiaren denbora-lerro interaktiboa

Mathigon.org helbidean matematikaren garapenaren denbora-lerroa aurkitu dut oraingoan. Hona hemen bertara iristeko lotura. Bertan sartzen bazarete, ikusi ahal izango duzue Ka 20000. urtean kokatzen den Isahngo hezurrarekin abiatuta, gaur egundaino egin diren aurkikuntza matematiko inportanteenak ageri dira. Lerroa interaktiboa da, gainera. Pertsonaia bakoitzaren gainean edo aro bakoitzaren gainean klikatuz gero, aurkikuntzak eta aroaren ezaugarri nagusiak …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2021/03/13/matematikaren-historiaren-denbora-lerroa/

Same but different: behaketa-lan matematikoa

Behaketa lanean jardutea kognitiboki aberatsa izateaz aparte, matematikoki ere oso interesgarria  izan daiteke. Behaketa lanetan ohituta egoteak ekar dezake aurrean daukazunaren ezaugarriak ondo aztertzea, aspektu ezberdinen artean loturak egitea, patroiak aurkitzea, patroien inguruko hipotesiak egitea, hauek konprobatzea… Esango nuke edozein zientzialariren oinarrizko ezaugarria edo gaitasuna dela behaketa sakonetan jarduteko sena. Eta, seguruena, behaketa sakon horiek …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2021/02/04/same-but-different-behaketa-lan-matematikoa/

5. urteurrena matematiketan.eus-ena

2016ko urtarrilak 14 zituenean publikatu nuen lehenengoz artikulu bat matematiketan.eus-en. “Ipuinak eta matematika” izena jarri nion. Gaurko eguna begiratzen baduzue, beraz, nire txiki digitalak gaur 5 urte egiten dituela ikusiko duzue!  Zenbat gauza pasatu diren harrezkero! Onak, apartak, txarrak, eskasak. Zenbat barre eta zenbat negar! Denetarik! Zenbakitan jartzen badugu matematiketan.eus-en urteurrena, honako datuak aterako ditugu: …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2021/01/14/5-urteurrena-matematiketan-eus-ena/

Klarionarekin egindako erronkak

Banator, beste behin, twitter-en aurkitutako kontu batekin. Badago traola bat, #sidewalkmath, non partaideek haien herrietako espaloi, plaza eta bideetan, lurrean, klarionaz marraztu edo irudikatutako matematikako ariketak jasotzen dituzten. Batzutan ikusten da ikastetxera bidean egindako lanak direla, ikasleen jakinmina pizteko asmoz egindakoak-edo. Beste batzuk, berriz, pentsamendu matematikoa kalera ekartzearekin lotzen dute gaia. Covid-aren krisarkein, gainera, indarra …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/11/28/klarionarekin-egindako-erronkak/

Matematikan diharduen orok aztertzeko lekua: NRICH

Aurrekoan baliabide digitalak aurkeztu nizkizuen artikulu baten. Tartean NRICH izenekoa aipatu nuen; Cambridge-ko Unibertsitateak sustatzen duen web orria. Aipatu nizuen ez zela baliabide digitalen lekua soilik. Askoz konplexuago eta aberatsagoa da. Izan ere, bertako matematikaren ikuspegia da ikaragarri gustukoa dudana. Egoeren ebazpenetik eta edukiak jolasekin mobilitzatzetik jarduten dute nagusiki. HH, LH eta BHrako proposamenak dituzte; …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/10/30/matematikan-diharduen-orok-aztertzeko-lekua-nrich/

Yam dado-jolasa

Jolasaren balioaz jardun izan dugu maiz webgune honetan eta, beraz, ez naiz hasiko jolasak matematikako hainbat eduki lantzeko aproposak zergatik diren argudiatzen. Bai esango dut Yam deituriko hau sarri erabiltzen dudala. Arrazoi ezberdinengatik gainera. Oso dibertigarria delako, lehenengo eta behin. Ez umeentzako bakarrik. Helduok ere jolasteko modukoa baita. Bigarrenez, matematikako eduki asko mobilizatzen dituelako; tamaina …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/10/11/yam-dado-jolasa-2/

Ostadarraren pastel espaziala

Pastelak egiteko proposamenarekin natorkizue gaur. Pastel bereziak, ordea! Zehazki bi pastel mota egiteko deskribapen-bideoa aurkituko duzue testuaren ondoren. Lehenengo pastelaren emaitza erakutsiz hasten da eta benetan ikusgarria dela ezingo duzue ukatu. Hemen jartzen dizuet bideoko irudia: Osasungarria ote den ere galdetuko diozue zuen buruei; bizkotxo arruntak erabiltzen dituzte, jangarriak diren koloranteak gehituta. Hortik aurrera, bakoitzak …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/06/22/ostadarraren-pastel-espaziala/

Konfinamendua gure etxean (VI): Eskulan eta mahai jolasak

Ez du gaurkoak testu asko izango. Hona, iruditan, oporraldi honetako jarduna nondik joan den gurean (tarte batzutan!) Jolasetik, oso maiz… Herriko ekimenetan parte hartzetik… Eskulanak probatzetik… Hiru eremuetan bateren bat aukeratu beharko banu: Jolasetan gero eta gehiago gustatzen zait Taló izenekoa. Zein aberatsa den! Umeek jarduteko modukoa, bai, baina helduok ere benetan gustura jardutekoa.  Herriko …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/04/26/konfinamendua-gure-etxean-vi-eskulan-eta-mahai-jolasak/

Konfinamendurako erronka logikoa (V): ezetz kartak horrela antolatu?

Gaur ez dakart eskulana, burulana baizik. Bideoa daukazue azpian azalpenak ikusti ahal izateko. Etxeko txikiekin egoteko bertsio errazagoa eta helduok ere nahasteko moduko bertsioa azaltzen dira bertan. Are gehiago, bertsiorik zailena garatu gabe dago bideoan: Baraja osoa bertan agertzen den moduan antolatzekoa, alegia.   Ekin! Seguru lortuko duzuela eta!

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/04/18/konfinamendurako-erronka-logikoa-v-ezetz-kartak-horrela-antolatu/

Konfinamendurako eskulana (IV): Hitomezashi sareak

Gaur paperean marraztuz egiteko eskulana proposatuko dizuet. Azken boladan bezala, egiteko erraza, eta lasai eta patxadan jarduteko aproposa.  Hitomezashi bordatuetan oinarritzen da gaurko proposamena. Ezagutzen al dituzue Hitomezashi bordatuak? Nik oraintsu izan dut beraien berri. Irudi honetan ikusiko dituzue bordatu horien eredu batzuk: Izenak iradokitzen duen bezala Japonian erabiltzen den josteko teknika da. Sashiko josteko …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/04/15/konfinamendurako-eskulana-iv-hitomezashi-sareak/