Aprendiendoconjulia.com helbidean aurkitu ditut 100eko taularekin zenbakikuntza lantzeko ariketa hauek. 100eko taula tresna oso inportantea da zenbakikuntza, eragiketak, kalkulu mentala eta baita zenbaki sistema hamartarra lantzeko ere. Aspalditxo egin genuen honi buruzko artikulu zabala hemen: 100eko taula; batuketak eta jolasak Zuzenean inprimatzeko ereduak jarriko ditut gaur hemen Zenbakien identifikazio ariketak Ehuneko taulako gurutzeak Beste bideo …
Category: Bideoak
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/03/11/ehuneko-taularekin-egiteko-ariketak-inprimatzeko-ereduak-b/
Ots 23 2018
Txanponak sailkatzeko makina eraiki dezagun
Neurria, geometria, diru-sistema, eskuen trebezia eta materialen berrerabilpena: 5 eremu horiek aktibatu eta erabiliko ditugu ondoren datorren makina eraiki ahal izateko. Kartoia eta kola besterik ez ditugu beharko. Makinaren barruko egitura ikusteko eta nola eraiki duten jakiteko, hona 3 minutu eskaseko bideoa:
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/02/23/txanponak-sailkatzeko-makina-eraiki-dezagun/
Ots 18 2018
Federico-ren azalpenak
Gaurkoak ez dauka zerikusirik matematikarekin. Ez dituzue kalkulu eta neurriak topatuko. Federicoren azalpenak besterik ez. Gaur Aspergerren nazioarteko eguna dela kontuan hartu dut eta bideo hau hona ekartzea pentsatu dut. Izan ere, gai honek piztu baitzuen nigan orain dela 4-5 urte matematiken ikuskera honetara hurbiltzeko sena. Bideoa bera orain hilabete pare bat topatu genuen eta …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/02/18/federico-ren-azalpenak/
Urt 30 2018
Erroketaren erroetan bidaia; kontzeptua eta nola egin material eta algoritmoekin
Azken artikuluetako baten, algoritmo ilunekin denbora alperrik galtzea neurtu beharraren inguruko hausnarketari ekin nion. Gaur, eztabaida horretan “erori” den lehenengo eragiketarekin natorkizue. Erroketa izan baita eskuz egiteko moduko eragiketaren kategoria galtzen lehenengoa, kalkulagailuaz ebaztea nahikoa dela ulertuta-edo. Eta ni, nola ez, ados nago erabaki horrekin. Erroketarekin, hala ere, gauza kuriosoa pasatu da. Papelean algoritmo …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/01/30/erroketaren-erroetan-bidaia-kontzeptua-eta-nola-egin-material-eta-algoritmoekin-b-loturak-falta/
Urt 26 2018
Ikasgela osoa jolasean jartzeko modua
Gaurkoa eredu sinplea da. ABN metodoan murgilduta lan egiten duen Francisco Javier Rubio irakasleak grabatutako bi bideo labur ekarri ditut. Gela osoa jarri dute martxan bingoan jolasten; bakoitzak bere egitekoa dauka gainera. Publicado por Francisco Javier Rubio en viernes, 12 de enero de 2018 Publicado por Francisco Javier Rubio en viernes, 12 de enero de …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/01/26/ikasgela-osoa-jolasean-jartzeko-modua/
Urt 09 2018
Enrique Zuazua eta ETB
Orain 2-3 urte izan nuen Enrique ezagutzeko ohorea. Bera Eibarren jaiotakoa da eta izen haundiko matematikaria da. Bere curriculuma irakurri eta Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Madrileko “Unibertsitate Autonomoa” eta “Complutense unibertistatea”, Parisko “Pierre eta Marie Curie Unibertsitatea” izenak ikusiko ditugu. Bertan lanean, irakasle bezala edo ikertzen jardundakoa da eta baita ikasle gazteen doktoradutzak gidatzen …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/01/09/enrique-zuazua-eta-etb/
Abe 03 2017
Abenduak 3: Euskararen eguna (II)
Berriz ere iritsi zaigu eguna! Iazkoan proposamen hau egiten bagenuen, aurten ere bagatoz beste proposamen-jolas batekin. 2-3 minutuko bideoa jaso dut eta hemen jartzea pentsatu. (Eskerrak, bide batez, bideoa helarazi didan Xabierri!) Bideoa ikusi ahala datu eta xehetasunen bilaketa-jarduera egitea proposatzen dizuet. Behin baino gehiagotan ikusi beharko duzue bideoa eta momenturen baten geratu ere bai. …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2017/12/03/abenduak-3-euskararen-eguna-ii/
Aza 28 2017
Finantza-sistema ulertzeko ipuina
Bideoa ikusi besterik ez da egin behar gaur. Hizlaria Hernan Casciari argentinarra da. Kazetaria, idazlea eta editorea da bera. Bai argentinako eta eta baita Espainiako hainbat medioetan ikusi eta irakurri ahal izan dugu bere lana. Bideo honetan, bere alabak finantza-sistema ulertu dezan asmatutako ipuina kontatzen du TEDx hitzaldi baten. 22 minutu irauten du bideoak, baina …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2017/11/28/finantza-sistema-ulertzeko-ipuina-b/
Mar 06 2017
Martxoak 8: Abestia, bideoa, anagrama eta artikulua.
8 zenbakian askotan ikusten dut tente eta tinko jarritako ∞ sinboloa. Izan ere, bizitzan aukeratzeko askatasun infinitoa nahiko bainuke denontzako, emakume zein gizon. Jakin badakit martxoaren 8aren data ez zutela nire infinitoari begira aukeratu 1910ean, Emakumearen Nazioarteko Egun izendatu zutenean, baina zer esango dizuet ba… nire ikuspegitik badu ukitu erromantikoa horrela ikusteak ere! Normalean proposamen matematikoak egiten …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2017/03/06/martxoak-8-abestia-bideoa-anagrama-eta-artikulua/
Ots 18 2017
Ehuneko taulak, batuketak eta jolasak
Aurrera darraigu batuketen aukera anitzei erantzun nahian. Oraingoan beste tresna interesgarri bat aztertuko dugu. Honek bai eskaintzen dituela aukera anitzak. Dibertigarraiak gainera! ABN metodoan asko erabiltzen dute batuketa egiteko modu hau, oso lotuta baitago algoritmo horren oinarrizko ideiarekin. EHUNEKO TAULA Taula honekin batuketa konplexuak 2-3 segundutan egiten dira. Artikuluaren bukaeran aipatuko dugu nola egiten diren. …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2017/02/18/ehuneko-taulak-batuketak-eta-jolasak-i/