Category: Bideoak

“Contad con mi palito!” bakarrizketa

Jose Angel Murciak (tocamates.com webgunekoa) Madrilen egindako bakarrizketa ekarri dut gaur. Kopuruak kontatzeko eta hauen zenbakiekin adierazteko moduei errepaso historiko entretenigarria egiten die.  5 minutuko bideoa da. Ea gustuko duzuen!

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/01/27/contad-con-mi-palito-bakarrizketa/

20 arteko eragiketak egiteko gailua

2-3 minutuko bideo laburra daukazue azpian. Berehala ulertzen da proposamena. Eskulan gutxirekin, material konkretuak erabiliz eragiketak egiteko aukera ematen du. Facebook-en aurkitu dut. Hemen doakizue, klik bakarrean. 

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/01/27/20-arteko-eragiketak-egiteko-gailua/

Partxisa eta ikerketa estatistikoa

Bideo batekin nator gaur. Bertan ikusten da nola erabiltzen duten partxis partida bat kontzeptu estatistikoak praktikatzeko. Batezbestekoa, maiztasun taula, moda, mediana eta zoriaren kontzpetua arakatu daitezke jolas bat erabiliz. Bukaeran, gainera, hausnarketa eta egituratzea eginez amaitzen dute. Bikaina! Matematika manipulatiboaren ildoak bete-betean hartzen ditu! 

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/12/09/partxisa-eta-ikerketa-estatistikoa/

Abenduak 3: Euskararen eguna (III)

Hona hemen Lazkao Txikiren hausnarketa sinple, argi eta humoretsua!! 3. urtez jasotzen duzue gai honen gaineko proposamena webgune honetan. Aurreko urteetakoak hemen dauzkazue erabilgarri: 2016ko proposamena 2017ko proposamena Aurtengoa ez da oso proposamen matematikoa, edo bai…zergatik ez dugu aurten bertsoa egiten gai honen ingurukoa? Hona Oihana Iguaranek iazko bertso txapelketa nagusiko finalaurrean, Iruñean, ahots ederrez …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/12/02/abenduak-3-euskararen-eguna-iii/

Denborarekin kalkuluak ABN metodoan

Ezagutzen nautenek badakite ABNaren oso zalea naizela. Lehenago ere egin ditugu artikuluak nola jarduten duten ikusteko. Artikulu horietara iritsi nahi baduzue, pantailan eskumako aldean dauden etiketetan ABN metodoa klikatuz lortuko duzue. Kasu honetan denborarekin kalkuluak nola egiten dituzten ikusiko dugu bideoan. 16 minutu hartzen ditu 6 egoera ezberdinei erantzuteko. Hala ere, lehenengo egoeraren ebazpena ikusita …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/11/24/denborarekin-kalkuluak-abn-metodoan/

Biderketa taulak ikasi eta ulertzeko 11 jolas (II)

OHARRA:Artikulu hau beste honen segida da: Biderketa taulak ikasi eta ulertzeko 11 jolas (I) 8. TAULA PITAGORIKOAREN JOLASA 3 lerroan jolasa da hau, baina biderketen testuinguru an jarrita. Bi dado eta jokalariak adina koloretako boligrafoak beharko dituzue jolastu ahal izateko. taula Pitagorikoa hutsik dagoela hasten da jolasa eta dadoak bota eta biderketa egin ahala betetzen …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/10/20/biderketa-taulak-ikasi-eta-ulertzeko-11-jolas-ii-b/

Udako hondarrak haizeak badaramatza

Udatik udazkenera aldatu gara asko ez dela. Goiz goiztiarrak eta arratsa berantiarrak ilundu zaizkigu eta gorputza eta aldartea neguaren hotz, hezetasun eta iluntasunerako prestatzen-edo ari zaizkit, niri behintzat. Azken artikuluaren datari begiratu eta ekainean egindakoa dela ikusi dut. Orain bai tarte zabala geratu zaidala!! Ordua da, beraz, ikasturte berriko kontuei heltzeko. Artikulu eta proposamen berriekin …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/10/07/udako-hondarrak-haizeak-badaramatza/

2017-2018 ikasturteko artikuluak ordena kronologikoan

Bukatu da beste ikasturte bat ere! Webgunearen garapenari dagokionez, nahiko ikasturte irregularra izan da. Zati batzutan topera ibili naiz baliabide, hausnarketa eta proposamenez elikatzen eta beste epe nahiko luzeetan geldi-geldi egon naiz, ezer publikatu gabe.  Bai esan daitekena da hazi  egin dela gai honen presentzia beste medio batzutan: Goienako Puntuan jardutetik, Bilboko Uriolan eta Zuzeu.eus …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/06/28/2017-2018-ikasturteko-artikuluak-ordean-kronologikoan/

Geometria, neurketak eta ariketa fisikoa: erraz eta merke!

Emaiozue begiratua facebook-en Audrey Lafleur-en orrian aurkitu dudan bideo labur honi. Ezer gutxi erabilita (lurrean jartzeko zinta edo pintura besterik ez) eta imajinazioa astinduz nolakoa etekina atera daitekeen ikusiko duzue. Zentzu askotan, gainera: matematikoa (hemen egoteko ahal izan behar, ezta?) baina baita lasaitzeko, jostatzeko eta gozatzekoa ere. Bi minutu eskas besterik ez dituzu beharko: https://www.facebook.com/informadorchile/videos/1480279565409204/ …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/04/22/geometria-neurketak-eta-ariketa-fisikoa-erraz-eta-merke/

Cristóbal Vilaren “Ars Cúbica”

Cristóbal Vilaren bideoek liluratuta naukate. Lehenago ere ekarri izan ditut matematiketan-era. (Inspirations eta Nature by numbers) Gaurkoan kubo baten mozketetatik sortzen diren irudiak ditu aztergai eta hauek benetako artelanekin lotzen ditu. Bideoan zehar ageri diren artelanak eta teselazioak non dauden jakin nahi baduzue, irakurri bideoarekin lotutako artikulua etèrea studios webgunean.  Kuriosatate txiki bat: Bideo hau …

Continue reading

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/04/08/inspirationsen-linka-sartzea-falta-cristobal-vilaren-ars-cubica/