Oso sinplea da sarrera labur honetan esan nahi dudana. Nire ikuspegitik edozein ikasketa matematikok bete beharreko kondizioak hauek izango lirateke: Kontzeptu edo prozedura berri baten aurrean… modu manipulatiboan edo bibentzialean hurbildu umeari, ikerketaren bidez bide anitzak aztertu eta erabili hitzetara ekarri behatu eta ikasitakoa idatzizko hizkuntza matematikora ekarri prozedura berria ikasitakoa indartzeko jolasak erabili …
Category: BATXILERGOA
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/03/29/matematika-manipulatibo-eta-bibentzialaren-urrezko-arauak/
Mar 13 2016
Mandarina baten matematikak zukutzera goaz!
Matematikak lantzeko momentu oso egokia da mahaiaren bueltan lasai gaudenekoa; otorduren baten, alegia. Presaka ez bagabiltza, erlajatuta eta zabalik egoten gara, berriketarako edo jolasetarako. Edozerk balioa dezake, gainera, begirada matematikoa egiteko. Gaur, MANDARINA izango da gure protagonista. Zer egingo ote dugu gure mandarina hau matematikoki zukutzeko? Ikus dezagun, bada, zerrenda. Bolumena kalkulatu Masa kalkulatu Atalak …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/03/13/mandarina-baten-matematikak-zukutzera-goaz/
Ots 21 2016
Pitagorasen teorema, historia pixkat, demostrazio likido bat eta gauza gehiago
Gogoratzen al duzu Pitagorasen formula? Ikasketak bukatu eta urte askotara jende gehienak gogoratzen den formuletako bat da. Badaezpada ere, hemen doa: Zertarako den erantzuteko, ordea traba gehiago izaten dugu. Eta baditu aplikazio kurioso eta historikoak ere, bai horixe! Egiptiarrek, adibidez, 3+4+5 luzerako soka hartu eta 3 puntutan tenkatuz gero, triangleu zuzena lortzeko modua hau zuten, …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/02/21/pitagorasen-teoremaren-demostrazio-bitxi-labur-eta-likidoa/
Ots 08 2016
Geometria kotxeen logoetan
Kalean goazela egiteko modukoa da hemen ekartzen dudan proposamena. Ume eta ez hain umeentzako aproposa izan daiteke gainera. Kotxeen logoen geometria aztertzea hain zuzen ere. Harrituta geratuko zarete argazkiko logoak aztertzen badituzue. Zirkulu, elipse, paralelogramo, laurdenetan zatitako formak, hexgono erdiak, oktogonoak… Denetarik aurkituko duzue. Hori bai, laukiluzerik edo karraturik ez. Zergatik ote?
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/02/08/geometria-kotxeen-logoetan/
Urt 24 2016
Esponentzialak, xake taula eta arroz aleak
Ipuin baten bueltan aztertu daitezkeen kontzeptu matematikoak asko interesatzen zaizkit. Horregatik ekartzen dut istorio hau hona. “Aspaldiko garai baten, India inguruan ba omen zen Sheram izeneko brahmana. Bazeukan seme bat asko maite zuena, baina gerra baten hil egin zitzaion eta ondorioz gure Sheram bizipoza galduta geratu omen zen. Inguruko denak bere onera bueltatu zedin saiatu …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/01/24/exponentzialak-xake-taula-eta-arroz-aleak/
Urt 16 2016
Nature by numbers
Hona hemen Cristobal Vilaren bideo ikusgarri bat. Lau minutu eskas besterik ez dituzu behar naturako hainbat elementu Fibonacciren segidarekin deskribatzen direla ikusteko.
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/01/16/nature-by-numbers/
Urt 14 2016
Ipuinak eta matematika
Gure haurrekin egin dezakegun jarduerarik aberats eta interesgarrienetako bat, ipuinekin aritzea da; aldaera guztietan, gainera: ipuinak papelean zein ahoz kontatuz, besterik gabe marrazkiak ikusiz, antzeztuz, bukaera berriak asmatuz, hitz solteetatik abiatu eta ipuinak sortuz taldean…Kotxeko bidaia luzeetarako edo neguko arratsalde ilunak arintzeko ere baliabide apartak dira. Gurasoekin ikusita, anai-arrebekin edo bakarrik arituta ere, gozamenarekin lotzen …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/01/14/ipuinak-eta-matematika-i/