Artikulu sorta luzeari ekin behar diot gaurkoan. Zazpikotea etorriko da oraingoan! Artikulu-sorta bukatzean, gaia lantzeko ildo teoriko, metodologiko eta tenporala izan dezagun da nire helburua. Ea lortzen dudan! Izan ere, lehen hezkuntzako azken ikasturteetan hasita, ikasleek lan handia izaten dute zatikien kontuekin. Kontuz landu beharreko gaia da; presarik gabe eta etengabe ulergarritasuna zainduz. Gai honetan …
Category: BATXILERGOA
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/10/27/0-geltokia-kopuruen-zatiak-bidegurutze-ala-gurutze-bide/
Eka 28 2018
2017-2018 ikasturteko artikuluak ordena kronologikoan
Bukatu da beste ikasturte bat ere! Webgunearen garapenari dagokionez, nahiko ikasturte irregularra izan da. Zati batzutan topera ibili naiz baliabide, hausnarketa eta proposamenez elikatzen eta beste epe nahiko luzeetan geldi-geldi egon naiz, ezer publikatu gabe. Bai esan daitekena da hazi egin dela gai honen presentzia beste medio batzutan: Goienako Puntuan jardutetik, Bilboko Uriolan eta Zuzeu.eus …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/06/28/2017-2018-ikasturteko-artikuluak-ordean-kronologikoan/
Mar 11 2018
2018ko Martxoaren 8a, martxoaren 11tik begiratuta
Esateko zegoen (ia) guztia esanda dagoenez ez naiz etorriko hausnarketa eta irakurketa serio eta sakonekin. Nire esperientzia eta gozamenetik arituko naiz gehiena eta bukaeran apur bat matematikatik. Ostegunean ikusi genituenak historiara pasatuko omen dira. Hizki larriz idatzitako historiara esan nahiko dutela pentsatzen dut. Bada, askoz hizki xeheagoez idatzitako nire historia pertsonalean ere aztarna utzi zuen …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/03/11/2018ko-martxoaren-8a-martxoaren-11tik-begiratuta/
Ots 10 2018
Jolasteko buruhausteak (edo nola ebaztu ekuazioak konturatu gabe)
Aurrekoan matematiketan-en lagun batek esan zidan ondo legokela erronkak proposatzen hasiko banintz. Hemen daukazue buruhauste-jolas-ekuazio sorta on bat ebazteko! DBHko 2. mailatik aurrera, algebraren esparruan sartzen dira gure gazteak, eta hor hasten dira letrak eta zenbakiak nahastuta ekartzen dituzten espresioak formalki erabiltzen. Horrek ez du esan nahi, ordea, lehenago ere hasi ezin daitezkeenik, batez ere …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/02/10/jolasteko-buruhausteak-edo-nola-ebaztu-ekuazioak-konturatu-gabe/
Ots 05 2018
Dienes-en bloke logikoekin egiteko jarduerak (I)
“Dienesen bloke logikoak” izeneko artikuluaren hariari segika dator gaurko artikulu hau. Bertan LEM materialak aurkeztu nizkizuen. HHn hasi eta LH guztian, DBHn eta baita batxilergoan ere erabili daitezke orohar LEMak eta bereziki Dienesen bloke logikoak. Gaur abiatzen den artikulu sortarekin LEMak umeekin erabiltzeko proposamenak egingo dizkizuet. Adinak zehaztea ez da erraza ezta egokia ere, baina bai …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/02/05/dienes-en-bloke-logikoekin-egiteko-jarduerak-i/
Urt 30 2018
Erroketaren erroetan bidaia; kontzeptua eta nola egin material eta algoritmoekin
Azken artikuluetako baten, algoritmo ilunekin denbora alperrik galtzea neurtu beharraren inguruko hausnarketari ekin nion. Gaur, eztabaida horretan “erori” den lehenengo eragiketarekin natorkizue. Erroketa izan baita eskuz egiteko moduko eragiketaren kategoria galtzen lehenengoa, kalkulagailuaz ebaztea nahikoa dela ulertuta-edo. Eta ni, nola ez, ados nago erabaki horrekin. Erroketarekin, hala ere, gauza kuriosoa pasatu da. Papelean algoritmo …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/01/30/erroketaren-erroetan-bidaia-kontzeptua-eta-nola-egin-material-eta-algoritmoekin-b-loturak-falta/
Abe 17 2017
WODB bertsozalea
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2017/12/17/wodb-bertsozalea/
Abe 13 2017
Matematika zientziaren mapa
Hona hemen Dominic Walliman-ek egin duen infografia ikusgarria. Matematika zientziaren mapa egiteko gai izan da! Dominic Walliman fisikaria da. Ordenagailu kuantikoen inguruko lanak garatzen ari bada ere, zientziaren dibulgazioan ere asko jarduten du. Haur eta gazteei zuzendutako “Professor Astro Cat” liburu-seriearen egilea da. Nolabait esateko, abentura zientifikoak deskribatzen ditu liburuotan. Infografiak egiten ere …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2017/12/13/matematika-zientziaren-mapa/
Abe 08 2017
Bertsolari txapelketa nagusiko finala: estimazio jolasa
Titulua ikusita ulertuko zenuten, ezta? Gaurkoak azalpen gutxi behar du. Umeekin edo helduon artean egiteko modukoa da gainera. Azpialdean, eskura jarriko dizuet inprimatzeko eredua. Hona estimazio jolasaren arauak: PARTAIDE BAKOITZAK BERTSO TXAPELKETA NAGUSIKO IRABAZLEA NOR IZANGO DEN ETA ZENBAT PUNTUREKIN IRABAZIKO DUEN ESTIMATU BEHARKO DU. BERE ESTIMAZIOAN GEHIEN HURBILTZEN DENA ERABAKITZEA DA HELBURUA. PARTAIDE BAKOITZAK …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2017/12/08/bertsolari-txapelketa-nagusiko-finala-estimazio-jolasa/
Aza 28 2017
Finantza-sistema ulertzeko ipuina
Bideoa ikusi besterik ez da egin behar gaur. Hizlaria Hernan Casciari argentinarra da. Kazetaria, idazlea eta editorea da bera. Bai argentinako eta eta baita Espainiako hainbat medioetan ikusi eta irakurri ahal izan dugu bere lana. Bideo honetan, bere alabak finantza-sistema ulertu dezan asmatutako ipuina kontatzen du TEDx hitzaldi baten. 22 minutu irauten du bideoak, baina …
Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2017/11/28/finantza-sistema-ulertzeko-ipuina-b/