Honako artikulua Goienako Puntuan publikatutako artikuluari lotzen zaio. Izan ere, azken boladan denborapasa izena hartzen duten jarduera interesgarrien bila aritu naiz. Eta baita aurkitu ere!
Bidean konturatu naiz lehenago ere heldu izan diodala horrelakoak hona ekartzeari. Beraz, hasiko naiz blog honetan agertu direnei helduz.
Goian aipatutako batzuk paperean norbere buruaren aurka jardutekoak dira, logika eta dedukzioa aktibatuz. Beste batzuk, ordenagailuko eredu interaktiboekin daukate zentzu gehiago. Badaude eskulan giroan egitekoak, gure pazientzia eta iraunkortasuna eta gure psikomotrizitatea lanean jartzekoak…
Hona hemen beste sorta bat; oraingoan bai, interaktiboak izango dira ereduak:
- Askotariko jokoak. (Sudokuak, dama txianatarrak, futoshikiak, nongramak…)
- Askotariko jokoak (gurutzegramak, hizki-zopak, zifra-zopak…)
- Ken ken puzzleak
- Star battle taulak
- Shikaku taulak.
- Kakuro taulak.
Gelan erabiltzeko ereduak nahi izanez gero hemen dauzkazue hainbat aukera:
Ea zerrenda honekin denborapasa berriak ezgutzeko aukera zabaldu dizugun webgunen honetan!