Integral mugatuen izaera ulertzeko

Batxilergoko 2. mailan, integrazio teknikak lantzen dira eta segidan, integralen aplikazioa lantzen da. Jatorrizko funtzioa kalkulatzeaz aparte, kurben azpiko azalerak eta bolumenak kalkulatzearekin lotzen da ikasturte honetan integrala.

Integralaren eragiketatik azalerarako urratsean, tartean, Rienmann-en azalera diskretuan batukariak sartzen dira. Batukari horiek dira lehen aipatu ditudan bi ideiak lotzen dituztenak. Eta urrats lotzaile hori ondo ulertzeko baliagarriak izan daitezkeen animazioak aurkitu ditut twitterren. Kontzeptuak ikusgarri edo ukigarri den oro erabiltzea proposatzen dudanez beti, bada,animaziook hona ekartzea pentsatu dut. Hemen doaz, beraz:

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2021/02/19/integral-mugatuen-izaera-ulertzeko/

2 comments

    • Francisco Echate Oñate on 14th martxoa 2021 at 8:57 pm
    • Reply

    Agian integralaz hitz egiten dugunean interesgarria izan liteke ere bizitza arruntean “gertatzen diren” integral definituak aurkeztea.

    Adibidez:
    – Auto bateko edo bizikleta bateko takometroak markatzen du ibilitako distantzia. Hau da, bi aldiuneren artean ibilitako distantzia da abiaduraren integrala bi une horien artean.

    – Urmael batean bi dataren artean metatzen den ur kantitatea da muga horien arteko emari guztien integrala (emari batzuek positiboak, beste batzuek negatiboak). Bainuontzi batean gauza bera.

    – Mendira goazenean bi posizioren artean irabazten dugun altuera da ibilbidearen profilaren maldaren integrala.

    – Etxean hil batean kontsumitzen dugun energia elektrikoa da denbora tarte horretan kontsumitutako potentziaren integrala.

    eta abar

    1. Arrazoia daukazu. Nik, gelan, fisikako gaiarekin lotu nahian indar batek ibilbide baten egindako lana kalkulatzeko adibidea aipatzen dut, baina zati bat esanguratsuagoak dira zuk aipatu dituzunak. Jasota geratzen dira, eta nik neuk kontuan hartuko ditut. Mila esker zure ekarpenarengatik, bide batez.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.