Same but different: behaketa-lan matematikoa

Behaketa lanean jardutea kognitiboki aberatsa izateaz aparte, matematikoki ere oso interesgarria  izan daiteke. Behaketa lanetan ohituta egoteak ekar dezake aurrean daukazunaren ezaugarriak ondo aztertzea, aspektu ezberdinen artean loturak egitea, patroiak aurkitzea, patroien inguruko hipotesiak egitea, hauek konprobatzea…

Esango nuke edozein zientzialariren oinarrizko ezaugarria edo gaitasuna dela behaketa sakonetan jarduteko sena. Eta, seguruena, behaketa sakon horiek izango dira, gizakiok gurpila irudikatzetik, ordenagailu kuantikoak eraikitzerainoko jauzia egiteko gai izatera eraman gaituztenak. 

Nire proposamenetan, beraz horrelakoak aurkituko dituzue. Orainartekoak errepasatuz, esate baterako, hauek aurkituko dituzue:

Zen da arrotza? WODB?

Zer duzu nahiago? Would you rather…

Sailkapen lanak nola egin?

Bideoen behaketa: Line rider eta Cristobal Vila

Inguruneko matematikak ikusteko jarduerak

Ipuinetako matematika aztertzeko jarduerak

Gaurkoan, sarean aurkitu dudan “same but different” izena dakarren behaketa-lana proposatzera natorkizue.

Ikus ditzagun etapa ezberdinekin zerikusia izan ditzaketen argazkiak, ideia ondo uler dezagun:

Goian aipatutako helbidean beste argazki asko eta asko erabili ahal izango dituzue, etapa ezberdinetan eta eduki bloke ezberdinekin lotutakoak. Argazki hauen behaketak, gainera, aukera ematen du aurrean daukagun haur edo gaztearen behaketa gaitasunaren arabera gehiago edo gutxiago bidaiatzeko. Haiek ikusten dutenetik eta deskubritzen dutenetik ikasketari lekua egiteko. Eta, baita ere, ikusitakoari hitzak jartzeko; ahozkoa eta zenbati kasutan adierzapen matematikoa ere bai.

Ea, bada, zuek ere lekua egiten diezuen halako ekimenei! Kontatu ezazue hemen bueltan!

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2021/02/04/same-but-different-behaketa-lan-matematikoa/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.