Klarionarekin egindako erronkak

Banator, beste behin, twitter-en aurkitutako kontu batekin. Badago traola bat, #sidewalkmath, non partaideek haien herrietako espaloi, plaza eta bideetan, lurrean, klarionaz marraztu edo irudikatutako matematikako ariketak jasotzen dituzten. Batzutan ikusten da ikastetxera bidean egindako lanak direla, ikasleen jakinmina pizteko asmoz egindakoak-edo. Beste batzuk, berriz, pentsamendu matematikoa kalera ekartzearekin lotzen dute gaia. Covid-aren krisarkein, gainera, indarra hartu du, kanpoko eremuetan egiten den jarduera izanik. Ekimen polita, zalantzarik gabe.

Azken boladan, gainera, ikastetxeetan kanpoko eremuetan jardutea eskertzen dala kontuan hartuta, ideia mordoxka jaso dezakezuen bertan. Ez ahaztu, hala ere, lehenago ere heldu izan diogula patioan egiteko moduko proposamenei. Hemen eredu batzuk:

Gure ikastolan eraiki genituenak

Matematika eta jolasa patioan

Zuetakoren bat animatzen bada, klarionak atera, argazkia egin eta bertara bidali dezakezue. Ez dut ikusi euskaraz egindako proposamenik! 

Bestela, beti erabili dezakezue leku hau erronka/desafio proposamenak jasotzeko eta zuen etxe edo geletara eramateko.

Oso maila ezberdinetako gauzak aurkituko dituzue bertan, eta beraz, esku artean darabilzuen ikasmaila edozein izanda ere gauza aproposak jaso ahal izango dituzue.

Hemen adibide sorta bat:

LH12rako moduko proposamenak

Bideo honetan ikus daiteke nola kalean matematika jarduera dinamikoei lekua egiteko aukera daukagun:

LH34-rako proposamenak

Elkarri desafioak asmatzen ere jarri ditzakezue ikasleak. Ikus irudi hau, bestela:

LH56/DBH12rako proposamenak

Goiko mailetarako proposamenak

Twitter-en arakatzen jardun gabe ere, badaude interneteko hainbat leku horrelako lanen kolekzioak jasota agertzen direnak. 

Hemen daukazue horietako bat eskura. @traciteacher erabiltzaileak jasotakoak dira guztiak.

 

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/11/28/klarionarekin-egindako-erronkak/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.