Matematikan diharduen orok aztertzeko lekua: NRICH

Aurrekoan baliabide digitalak aurkeztu nizkizuen artikulu baten. Tartean NRICH izenekoa aipatu nuen; Cambridge-ko Unibertsitateak sustatzen duen web orria.

Aipatu nizuen ez zela baliabide digitalen lekua soilik. Askoz konplexuago eta aberatsagoa da.

Izan ere, bertako matematikaren ikuspegia da ikaragarri gustukoa dudana.

Egoeren ebazpenetik eta edukiak jolasekin mobilitzatzetik jarduten dute nagusiki. HH, LH eta BHrako proposamenak dituzte; ikasle edo irakalseendako atalak dituzte. Egoera berdinen bertsio sakonago edo arinagoak planteatzen dituzte eta ebazpide ezberdinak jaso eta publikatzen dituzte. Jolasekin jolasa bera eta osteko analisia bilatzen dituzte.

Eta beti bilatzen dute arrazonamenduan sakontasunean urratsak ematea eta etengabe esparru eta edukien arteko loturak egitea.

Inportantea da webgunea arakatzea. Hainbat sarbide edo ikuspegi ezberdin eskainiko dizkizuet bideari ekiteko:

“Maths at home” atala

Covid19-a dela eta sortu dute. Etxean egiteko moduko jarduera sorta dago bertan, adineka sailkatuta.

“Maths at home”

Posterrak

Egoera eta jolasak esakaintzen dituzte oso modu erakargarrian aurkeztuta. Are gehiago, posterrak pdf formatoan deskargatu eta erabiltzen aukera ere ematen dute.

LH Posterrak eta BH Posterrak

Udarako 26 proposamen

Uda honetan, egunero proposamena eginaz jardun dute. Bai LHrako eta bai BHrako. Horrela, bada, proposamen kolekzio dotorea geratu zaie.

LHko udako proposamenak eta BHko udako proposamenak

Etapen ikuspegitik sartzeko

3 esprru dituzte, lehenago esan dugun bezala.

Eduki blokeetatik edo jolasetatik aztertzeko

Badauzkate eduki blokeen araberako filtroak edo jolasak direnak soilik aztertzeko filtroak:

LHko eduki multzoei begira eta BHko eduki multzoei begira.

LHko jolasak eta BHko jolasak

Oinarrizko konpetentzien ikuspegitik jarduteko

“Be a mathematician” eta “Be a good thinker” dira horretarako esparru interesgarrienak. Atal honetan matematika eta pentsamendu trebezial lotzen dituzte, arrazonatzeko, argudiatzeko eta loturak egiteko gaitasunetan sakondu ahal izateko.

Curriculum mapak eskuragarri

Bukaerarako utzi dut ekarpen inportanteena dela iruditzen zaidana. Curriculum mapak eratu dituzte adineka eta lotutako jarduera eta proposamenak lotuz.

LHko curriculuma eta BHko curriculuma

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/10/30/matematikan-diharduen-orok-aztertzeko-lekua-nrich/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.