Ostadarraren pastel espaziala

Pastelak egiteko proposamenarekin natorkizue gaur. Pastel bereziak, ordea! Zehazki bi pastel mota egiteko deskribapen-bideoa aurkituko duzue testuaren ondoren. Lehenengo pastelaren emaitza erakutsiz hasten da eta benetan ikusgarria dela ezingo duzue ukatu. Hemen jartzen dizuet bideoko irudia:

Osasungarria ote den ere galdetuko diozue zuen buruei; bizkotxo arruntak erabiltzen dituzte, jangarriak diren koloranteak gehituta. Hortik aurrera, bakoitzak erabaki dezake pastelak bere etxeko edo gelako elikadura planateamenduetan onargarriak diren ala ez.

Niri, errezeta hauek matematiketan.eus webgunera ekartzea erabakitzeko orduan, pastel hauen propietate espazialak egin zaizkit deigarriak. 3D egituren antolamendu interesgarria baitauka irudikoak.

Izan ere, proposamen hauek egitea erabakiz gero, hoixe landuz hasiko nintzateke. Bideoaren lehenengo 10 segunduak ikusi ondoren, pastela nola egin daitekeen aurreikusteko eskatuko nieke ikasleei. Taldeka jarrita, aurreikuspen horretan, prozedura ahal den gehien zehazteko eskatuko nieke.

Hortik aurrera erakutsiko nieke bideo osoa eta, nola ez, errezeta benetan eginaz bukatuko nuke gure pastel geometrikoa.

Gauza bera bigarren pastelarekin, nahiz eta espazioan baino gehiago kokatzen den planuko egoera baten. Ikus emaitza:

Bai, bai, harrigarria bada ere, hauxe da bigarren pastela!

Tira, bada, aurkezpenak bukatuta, hemen urratsen hurrenkera deskribatzen duen bideoa. ON EGIN!!

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/06/22/ostadarraren-pastel-espaziala/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.