Konfinamendurako eskulana (II): KOLAM irudiak

https://www.atlasobscura.com helbidetik hartutako irudia

Indiako hegoaldean egiten omen dituzte irudi geometriko eder hauek. KOLAM deitzen diete; “edertasuna” haien hizkuntzan. Arrozarekin egindako tinta erabiltzen dute marrazkiak egiteko eta artearekin ezezik espiritualitatea eta naturarekin lotura gisa ere ulertzen omen dituzte irudiok.

Matematikarien interesa piztu izan dute, irudien deskribapen urratsek konputazioarekin izan dezaketen lotura dela eta.

Ulertzen dut baretasun eta isiltasunean marrazteko aukera ematen dutela Kolam irudiek eta horregatik ekarri ditut hona. Gure irudi propioak egiten hasi aurretik, kopiatuko al ditugu eredu hauek?

Hemen jartzen dizuet zuzenean inprimatzeko plantilla eskuragarri:

Antzerako beste proposamenak:

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2020/04/09/konfinamendurako-eskulana-ii-kolam-irudiak/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.