Pasa den urtarrilean ekin genion gure ikastolan, Arizmendi Ikastolan, “anamorfismo” izeneko arte-lan espaziala eraikitzeari. Anamorfismoa zer den?
Bada objektu edo tresna sorta bat ageri da bertan, ustez, sakabanaketa kaotikoan.
Objektuok berez badute beraien izaera eta funtzio propioa banan-banan hartuta. Denen artean eratzen duten multzo horri leku konkretu batetik (eta bakarretik) begiratuta, ordea, osotasunaren ikuspegia jasotzera pasatzen gara; bestela jasotzen ez den osotasunarena, gainera.
Zein osotasun eraiki nahi izan ote zuten jakiteko, hurrengo bideoa ikusi beharko duzue!
Hainbat ordutako lana izan zen; egunez hasi eta gauez bukatutakoa; gustura egindakoa, eta, behin bukatuta, are plazer handiagoz behin eta berriz begiratuz gozatutakoa.
Ikastolan martxan jarriko dugun proiketu berriaren inguruko metafora irudikatu nahi izan genuen anamorfismoaz.
Geometria eta perspektiba puri-purian!