Hara non natorren gaur Betis futbol taldeko jokalariek grabatutako bideoekin. Zein jolas erraz eta interesgarriak! Eta ze gustura ari diren!!
Badakizue zein aberasgarria iruditzen zaidan jolasen mundua kontzeptu matematikoak lantzeko edo mekanizatzeko. BEraz, ikus ditzagun bideoak; gero aberastuko dugu jolasaren alde matematikoa.
Jolasari gehituiozue bukaeran egindako eta ikasitakoaren inguruko hausnarketarako tartea eta lan matematiko benetan aberatsa egiten ariko zarete.
Adibidez, 7ko multiploen jolasean landu egingo nuke ezberdina dela 7 zifra eukitzea edo 7ren multiploa izatea. Eta bukatzeko egingo nukeena da aztertu ea zein zenbaki den 7ren multiploa eta era berean 7 zifra daukana. Zertara eramango gintuzke horrek?? Bada Venn-en diagrama eder bat egitera!
Bigarren jolasean, berriz 0ak eman dizkien arazoei buruz hitzegiteko aukera aprobetxatu beharko genuke. Eta partaideetako bati “koma” daukan orria emanez gero, hamartarrak eta ehunenak dituzten zenbakiekin ere aritu ahal izango zinatekete.