Ipuinak eta matematika (III)

Ipuinak eta literatura orohar, matematika eta fisika eta beste zientzietako gaiekin batera, nire bizitzako gai kuttunak dira. Ez da lehenengo aldia ipuinak matematika lantzeko proposatzera natorrena. Hemen dauzkazue lehenago egin ditudan proposamenak:

Udako garaia irakurketarako aproposa denez, balio badizue ere menu bariatua prestatu dizuet:

“La rebelión de las formas”

LHkoentzako aproposa da ipuin hau. Teresa Navarro artistak egindakoa da. Gai geometrikoak landu izan ditu lehenago ere Teresak. Helbide honetan ezagutu dezakezue bere lana.

“Murderous Maths”

DBHtik gorakoentzako da egokia liburu hau. Kjartan Poskitt da idazlea. Humore giroan garatzen du matematikarekiko hurbilketa hainbat liburutan. Hemen daukazue informazio gehiago biltzeko lekua. Ingelesez ezezik, gazteleraz ere aurkitu daitezke zenbait ale.

Aventuras matemáticas: Aventura en el espacio

David Gloverrek garatutako beste liburu sorta hau ere ekartzen dugu. Hau ere LH bukaerarako edo DBH ingururako da interesgarria.

Gaurko azkena, altxor bat da nire ikuspegitik. Webgune-altxorra.
Helbide honetan ipuin sorta erraldoia aurkituko duzue. Ipuinok, matematikaren arloak lantzeko aproposak direla eta, sailkatuta daude gainera, eragiketaren bati edo edukiren bati lotuta. Arazo bakarra dauka…inglesez idatzitako ipuinak direla. Bateren batek interesa izan dezakeelakoan, hona ekarri dut.

On egin, eta batez ere udaldi ona pasa!

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2019/07/03/ipuinak-eta-matematika-iii/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.