Bloke geometrikoak ezinbesteko material manipulatiboen zerrendan jaso nituen bere momentuan. Proposamen sorta bat ere egin genuen bere momentuan. Hona, bada, beste proposmen berri bat; sinplea eta martxan jartzeko erraza!
Materialeen zerrenda: Hexagono sorta bat duen orria, dadoa eta bloke geometrikoak.
Jolas arauak: Bi aldaera (gutxienez) onartzen ditu:
- Dorreak eraikitzera jolastu: Jokalari bakoitzak dadoa bota eta horrenbeste bloke geometriko jarri hexagono-dorreak eraikitzen jarraitzeko, harik eta dorre erori aren bat erori arte.
- Hexagonoak estaltzera jolastu: Jokalari bakoitzari pieza sorta bat banatu, dadoa bota eta horrenbeste bloke geometriko jarri. Falta bada,banatu gabeko pilatik hartu. Piezarik gabe geratze ndenak irabazten du.