Bi jolas: Geometriatik eta IKTetatik

Sare sozialak arakatzen sarri aritzen naiz, eta benetako altxorrak topatu izan ditut. Proposamen edo ideia erraz baina interesgarriak. Hemendik dauzkazue bi.

Eskulanarekin abiatuta

Proposamena, argazkiak ikusita ulertuko duzue berehala:

Eskulana zein den ikusi da, ezta? Gero, ondo zukutu behar dena da erabilera. Begira nolako zerrenda ateratzen den:

  • Librean jostatzen uztea, beti bezala, material berria aurkezten dugunean. (HH-LH1)
  • Librean jolastea, baina puzle geometrikoa balitz bezala. Amaiera jakinik gabeko puzlea.(HH-LH1)
  • Erronkak jartzea: Eraiki ezazu lerro itxia, irekia, poligonala, laukia, kurbaduna, hirukia…(LH1-2)
  • Lerro itxitik gainazalera pasatzeko erdiko eremua harriz betetzea. (LH3-4)
  • Barruko azalera “neurtzea” zenbat harri sartzen diren ikusita. Harriak denak antzerakoak izanda edo tamaina ezberdinekoak erabiliz, gainera, azalerarentzako “unitate” baten beharra sortu dezakegu, neurketak konparagarriak izan daitezen. (LH4)
  • Erabiltzen ari garen elementuak 3 dimentsiokoak izanda, dimentsioen eztabaida egitea. Azalerak neurtzean, ba la dago benetan 2 dimentsioko elementurik? (LH5-6-DBH1)

IKTekin egiteko jolasa: Shikaku

Mugikorrarekin edo ordenadorez jardun daiteke. Helbidea hemen jartzen dizuet eskura.

Jolas honetan geometria, biderketa txikiak, azalerak, zenbaki lehenak, estrategia eta logika mobilizatzen dira. Benetan interesgarria!

Irudiak ikusita ulertuko duzue berriz ere zein den jokoaren gakoa:

Biderketa taulekin hasten ari direnean, azalerarekin duen lotura ulertzen laguntzen du jolas honek, bainaberanduago zatitzaileak azaleratzeko ere balio dezake, edo besterik gabe azalerak lantzeko.

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/12/02/geometriarako-bi-ideia-eskulanetik-eta-iktetatik/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.