Bukatu da beste ikasturte bat ere!
Webgunearen garapenari dagokionez, nahiko ikasturte irregularra izan da. Zati batzutan topera ibili naiz baliabide, hausnarketa eta proposamenez elikatzen eta beste epe nahiko luzeetan geldi-geldi egon naiz, ezer publikatu gabe. Bai esan daitekena da hazi egin dela gai honen presentzia beste medio batzutan: Goienako Puntuan jardutetik, Bilboko Uriolan eta Zuzeu.eus plataforman parte hartzera pasatu bainaiz aurtengo ikasturtean. HikHasi aldizkarian ere elkarrizketa luzea publikatu zuten webgunearen eta matematika manipulatiboen ingurukoa.
Formazio edo aurkezpenekin ere jardun dut Ikastolen Elkartean, Hik Hasi-n, Jedi jardunaldietan eta Huheziko fakultatean ere, nire etxea den Arizmendi Ikastola ahaztu gabe, noski.
Publikatutako edukiei dagokionez, hiru aspektu azpimarratuko nituzke:
- Oinarrizko eragiketen inguruko zikloa ia itxi dudala; kenketa-ren inguruko hausnarketa borobiltzea falta bada ere, jada eragiketa guztiak ukitu edo sakon garatu ditugu. Batuketa, kenketa, biderketa, zatiketa eta erroketaren oinarria dagoen eragiketa eta berau egiteko modu diferenteak aztertu ditugu.
- Gelan, etxean edo patioan erabiltzeko moduko jarduera eta jolas-dinamiko edo erronka-jolasei heldu diegu bete-betean.
- Gure seme zaharrenak ibilbide akademikoan aurrera egin ahala, nik neu ere aurrera egiten dut baliabideak pentsatu, bilatu edo diseinatzerakoan. Aurten, adibidez, zatikien eta hamarren eta ehunenen gaiarekin bueltaka ibili gara bai etxean eta baita webgunean ere.
Kanpo formazioetan asteburuetan jarduteari uzteko erabakia ere aipatu nahiko nuke ikasturteko balorazio honetan. Etxeko egoera berezi batek, jada hitzartuta neuzkan saioak bakarrik egitera eraman nau eta beste hainbat eta hainbat eskariri ezetza ematera ere bai. Ea horri buelta emateko moduan gauden datozen hilabeteetan!
Ikus dezagun hau guztia artikulutara eramanda nola geratzen den!! 48 dira guztira; zatitzailez betetako kopurua!!
2016-2017 ikasturteko artikulu guztiak kronologikoki
Atzoko eguna urriak 1 matematiketan
Buruketak edo egoerak sortzen elkarlanean
Legoekin grafiko estatistikoak eta probabilitatea
Azaroan han eta hemen Arizmendin gurasoekin Ikastolen Etxean eta Kukumikun/
Goienako Puntuako artikulua vi
Finantza sistema ulertzeko ipuina
Bertsolari txapelketa nagusiko finala : estimazio jolasa
Etxerako jardueren kutxa elikatzen II
Biderketa taulak ikasteko 40 jolas ordenadorekoak
matematiketan.eus-en lagunen ekarpenak 2017an
Gustura egiteko moduko etxerako lanak
Gure 2.urtebetetzea eta Goienako Puntuako artikulua
Matematiketan.eus Hik Hasi aldizkarian eta Uriolan
Zuzen erreala, hamarren, ehunen, zatiki eta ehunekoak adierazteko; inprimatzeko eredua
Zatiketak:gure algoritmoa vs beste modu batzuk
Ikasgela osoa jolasean jartzeko modua
Erroketaren erroetan bidaia: kontzeptua eta nola egin material eta algoritmoekin
Dienes-en bloke logikoekin egiteko jarduerak I
Jolasteko buruhausteak edo nola ebaztu ekuazioak konturatu gabe
Dienes-en bloke logikoekin egiteko jarduerak II
Txanponak sailkatzeko makina eraiki dezagun
Ehuneko taularekin egiteko ariketak; inprimatzeko ereduak
Martxoaren 8a martxoaren 11tik begiratuta
Ikasgela osoak parte hartzeko moduko erronkak
HHkoak logika eta psikomotrizitate fina lantzen
Simetriarekin jolasteko aukerak; inprimatzeko materialak
Geometria, neurketak eta ariketa fisikoa erraz eta merke
Hik Hasiko Udako Topaketetan elkartuko gara?
Begira zer egin dugun ikastolako patioan!
17-18an 5 irakasle talderekin lanean Ikastolen Etxean eta Hik Hasi-n
Eta kitto!! Datorren ikasturtean berriz ere martxan jarriko gara. Ea nora eta zertara eramaten gaituen bizitzak!