17-18an 5 irakasle talderekin lanean: Ikastolen etxean eta HIK HASIn

Gaur bukatu dut Hik Hasik Udako Jardunaldien baitan antolatu duen  matematika  manipulatiboen inguruko ikastaroa. Bi egun intentso bezain eder izan dira! 

26 irakasleko taldea hurbildu da Leioako Irakasle Eskolara gai honen inguruan ikasteko gogoz. Haien ekarpen, galdera, iritzi, parte hartze eta irribarre bakoitza eskertu nahiko nituzke hemendik.  Horrelakoetara urduri xamar hurbiltzen naiz beti, baina taldearen erantzuna hain goxoa denean erraza egiten baita  gaia garatzea! Hemen jaso dut egunotan atera dudan argazki sorta.

Eta bide batez ere, eskerrak eman nahi dizkiet antolakuntzan aritu diren Hik Hasiko kide guztiei. Joxe Mariri bereziki, bere arreta eta animoak ere ikaragarri eskertu baititut.

Ikasturtea bukatzen ari den honetan, gogoan hartuko dut ez dela aurten nirekin jardun duen talde bakarra izan. Ikastolen Elkartean beste 4  irakasle talde aritu dira helburu, jakinmin eta jarrera abegikor berdintsuarekin.  Talde hauek ere 25nakoak izan dira gutxi gorabehera.  Argazkiak ikusteko hemen klikatu beharko duzue. Ikastolen elkartearen kasuan, eskerrak Belen Baztarrikari eman beharrean nago. 

Honi guztiari gehituko diot otsailean edu Huheziko Irakasle Eskolako bi ikasle talderekin goiza egiteko aukera ere izan nuela eta datorren astean Arizmendi Ikastolak antolatutako saioetan beste bi irakasle talderekin egongo naizela. 

Mugimendu pixkat badago, ezta?

Ea, bada, denon artean bultza eta bultza jarraitzen dugun, matematikaren irakaskuntzari buelta on bat emateko!!

 

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2018/06/27/17-18an-5-irakasle-talderekin-lanean-ikastolen-etxean-eta-hik-hasin/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.