Aprendiendoconjulia.com helbidean aurkitu ditut 100eko taularekin zenbakikuntza lantzeko ariketa hauek.
100eko taula tresna oso inportantea da zenbakikuntza, eragiketak, kalkulu mentala eta baita zenbaki sistema hamartarra lantzeko ere. Aspalditxo egin genuen honi buruzko artikulu zabala hemen: 100eko taula; batuketak eta jolasak
Zuzenean inprimatzeko ereduak jarriko ditut gaur hemen
Zenbakien identifikazio ariketak
Beste bideo honetan, berriz, LH1eko gela baten ostiral arratsaldean ehuneko taularen inguruan martxan jarritako dinamikak dauzkazue ikusgai. Bideoa facebookeko “Matemáticas divertidas y Manipulativas para Educación infantil y primaria” taldean aurkitu dut eta CEIP Ricardo Codorníu eskolako Jose Ángel Tudela Corbalán-ek egindakoa da bere ikasleekin.
Jose Ángelek bere bideoetan erakusten du nola oso barneratuta dauzkan matematika manipulatiboen garapenaren ildo nagusiak. Hortik abiatuta, oso material xumeak erabiliz baina imajinazioa astinduz garatzen ditu matematikako edukiak. Zoriontzekoa!