Aspaldi esanda neukan han eta hemen tresna hau sortzeko asmoa neukala eta azkenean egin dut!
Hamartarrak dituzten zenbakiekin ari direnean umeek askotan bidean galdu egiten dute esku artean daukaten zenbakiaren zenbatekotasuna. Hamarrena zer den eta ehunena zer den ere ez dute erraz ulertzen. Tresna honen helburua da zenbaki horien posizioa fisikoki adierazi ahal izatea.
Nola erabili ikusi nahi baduzu emaiozu begiratua “erloju lineala” aurkeztu nizueneko artikuluari. Erabilpena antzerakoa baita, baina orduak adierazteko erabili beharrean, hamartarrak dituzten zenbakiak edo zatikiak adierazteko baita. Plantillaren goiko franja, hamarrenekin ari garenerako, eta behekoa, hamarren eta ehunenekin ari garenerako. Are gehiago, bi franjak batera erabilita 3,1 eta 3,10 berdinak direla ikusi ahal izango dugu eta 0,09 eta 0,9 berezitu ahal izango ditugu.
Erloju linealarekin bezala, inprimatu, plastifikatu eta komeni denean belkroekin elkarrekin itsasteko moduan prestatzea aholkatzen dizuet.
Oso egokia dala esango nuke, LH2 inguruan euroak eta zentimoak nahastuta erabiltzen hasten direnererako. Kopuruak adierazteko, alderatzeko eta batez ere erosketa baten emandako dirua eta espero diren kanbioak adierazteko ere erabili daitezke, behar adina franja elkarren ondoan itsatsiz gero.
Hona hemen inprimatu ahal izateko artxiborako lotura: