Orain 2-3 urte izan nuen Enrique ezagutzeko ohorea. Bera Eibarren jaiotakoa da eta izen haundiko matematikaria da.
Bere curriculuma irakurri eta Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Madrileko “Unibertsitate Autonomoa” eta “Complutense unibertistatea”, Parisko “Pierre eta Marie Curie Unibertsitatea” izenak ikusiko ditugu. Bertan lanean, irakasle bezala edo ikertzen jardundakoa da eta baita ikasle gazteen doktoradutzak gidatzen ere.
Bestalde, munduko unibertsitate eta erakunde askotan egon izan da lanak egiten, proiektuak gidatzen eta hitzaldiak eta konferentziak ematen. Sariak ere jaso ditu han eta hemen.
Matematikan egindako lanak (matematika aplikatuan, sistemen kontrolean, analisi numerikoan eta deribatu partzialak dituzten ekuazioekin), prozesuak analizatu, modeloak sortu eta simulazioak sortzearekin dauka zerikusia, beti ere prozesu errealak sakonago ezagutzeko helburuarekin.
Matematikaren dibulgazioan ere lan haundia egiten du. Matematikako aldizkari espezializatuetan jarduten eta oso maiz ikusi eta entzun ahal izan dugu telebistan, irratian eta baita idatzizko komunikabideetan ere; euskaraz gainera, askotan, euskal hiztuna izanda.
Kontua da, orain urte pare bat ETBko Azpimarra saiora berarekin joateko aukera izan nuela eta horren kontura grabatutako bideoa oraintsu zintzilikatu duela bere webgunean.
Hona, beraz, bere webgunea bisitatzeko (eta, bide batez, Azpimarrako bideora iristeko) aukera:
http://enzuazua.net/umeak-eta-matematika-manipulatiboa/
Facebooketik ere iritsi ahal izango zarete bere artikulu eta hausnarketetara, bere izen-abizenak idatzita.
Emaizoue begiratu on bat, oso gauza interesgarri eta kuriosoak aurkituko dituzue eta!