Biderketa taulak ikasteko 40 jolas (ordenadorekoak)

Biderketa taulak buruz eta seguru jakiteak asko bizkortu ditzake buruzko beste kalkulu batzuk. Beste eragiketa batzuk egiteko ere ia ezinbesteko edukia da. Hala nola, zatiketa, zatikien arteko eragiketak, ehuneko portzentaien kalkulua…

Gure artean 10erainoko taulak ikasteko ohitura badago ere leku askotan 12arte luzatzen dituzte. Eta batez ere  biderketa taula zabalduak ere lantzen dituzte; 3×4 jakinda, 30×4, 3×40 , 30×40, 3×0,4 eta horrelakoak ere jakitea, alegia.

Kontua da biderketa taulak ikasteko bidea nola egin; bide horretan bi gauza ziurtatu beharko genituzkela uste baitut: Alde batetik oinarrizko kontzeptuarekin kontaktua ez dezala galdu umeak eta bestetik ahal bada modu ludikoan egin dezala bidea. Gaur partekatzen dizuedan baliabideak bigarrenari erantzuten dio. 

Ez da lehenengo aldia, hala ere, biderketa taulak ikasteko proposamenak egiten dituguna. Hona aurrekoetarako sarbidea:

Biderketa taulak ikasteko 2 jolas

Biderketa taulak ikasteko 3. jolasa

Biderketak mekanizatu jolastuz

Biderketa bera, eragiketa bezala ere, aztertu genuen beste artikulu honetan:

Biderketa: gure algoritmoa vs beste modu batzuk

Gaur, gai honi beste bultzada bat emango diogu. Educaciontrespuntocero.com helbidean honakoa aurkitu baitut:

http://www.educaciontrespuntocero.com/recursos/juegos-aprender-tablas-multiplicar/16952.html

Erabilgarria izango delakoan…

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2017/12/13/biderketa-taulak-ikasteko-40-jolas-ordenadorekoak/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.