Titulua ikusita ulertuko zenuten, ezta? Gaurkoak azalpen gutxi behar du. Umeekin edo helduon artean egiteko modukoa da gainera. Azpialdean, eskura jarriko dizuet inprimatzeko eredua.
Hona estimazio jolasaren arauak:
- PARTAIDE BAKOITZAK BERTSO TXAPELKETA NAGUSIKO IRABAZLEA NOR IZANGO DEN ETA ZENBAT PUNTUREKIN IRABAZIKO DUEN ESTIMATU BEHARKO DU.
- BERE ESTIMAZIOAN GEHIEN HURBILTZEN DENA ERABAKITZEA DA HELBURUA.
- PARTAIDE BAKOITZAK 3 ESTIMAZIO EGIN DITZAKE ASKO JOTA, EGOKIA DELA IKUSTEN BADA.
- BEHIN AURREIKUSPENA EGINDA, EZINGO DA ALDATU.
Puntuak estimatu ahal izateko, hona azken 5 finaletan irabazleak bildu dituenak pista moduan erabiltzeko:
2013 Amets Arzalluz 1737,50 puntu
2009 Maialen Lujanbio 1630,75 puntu
2005 Andoni Egaña 1796,50 puntu
2001 Andoni Egaña 1922 puntu
1997 Andoni Egaña 1340 puntu
Zer geratzen da bakoitzaren esku? Saririk dagoen ala ez eta dirua jokatuko den ala ez erabakitzea. (gure ikastolan irakasleok ari gara jolasa egiten eta 1€ jartzen ari gara apostuko).
Ikasleekin eginez gero, agertzen diren kopuruak materialekin eraikitzea (erregletekin, babarrun edo zotzekin), azken 5 finaletako puntuazioak alderatzea, aurtengo irabazlearen puntu kopurua deskonposatzea…horrelakoak egin daitezke.
Esan bezala, hemen daukazue inprimatzeko eredua: