Atzoko eguna, Urriak 1, matematiketan

Beste azalpenik gabe, atzoko eguna zenbakitan…

2.262.424 boz

%90,09 baiezko

31,7 milioi euro bortxakeriatan xahututa

894 zauritu

155. artikulua

milioika lagun baketsu

milaka polizia bortitz

ehunka bideo munduan zehar bidaiatzen

hamaika gezur hamaika medio eta ahotan

lapikokada sentimendu kontrajarri: hunkidura eta amorrua; poza eta tristura; harrotasuna eta inpotentzia

herri duin bat

 

Ikusten duzuen moduan denetarik izan genuen atzo: zenbaki naturalak, hamartarrak, ordinalak, ehunekoak, estimazioak, bolumenak, zenbaki sinbolikoak…

Batuketaren bat egiteko aukera ere ematen du gai honek, nola ez. Gogorik geratzen bazaizue!

 

 

 

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2017/10/02/atzoko-eguna-urriak-1-matematiketan/

2 comments

    • Luis on 8th urria 2017 at 11:42 am
    • Reply

    Lotsa handia! Uste genuen garai hauek gaindituta zeudela. Ezin dugu onartu egoera hau. Paperezko komunikabide estatak jokatzen ari diren rol lotsagarria salatzekoa da. Gezurrak, mehatsuak eta datu faltsuak, kontraesankorrak behin eta berriz. Matematikoki frogak begibistan daude. Logika ere erabili behar dugu eta zeintzu kritukoa garatu. Katalanek oso modu duinean erantzuten badakitela probatu dute.

    1. Egia esan, ikasgai asko eta asko jarri zaizkigu aurrean azken egunotan. Datu matematikoz josita egin nuen artikulua baina, kontxo,logikaren muga eta arauetatik haratago jartzen ere ikusi dugu bat baino gehiago. Egun hauetan ikusitakoak historiara pasatuko dira, zalantzarik gabe! Milesker zure komentarioa hona bidaltzeagatik.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.