Udako oroitzapenekin

Justu gaur bukatu den Udan (urtaro honek merezi du letra larria, ezta?) momentu matematiko txiki batzuk gordetzen saiatu naiz. Argazkitan ekarri ditut:

Elkarrekin jolasean ari zirela ziruditen lerroak ikusi ditut…

Lerroen inzidentzia

Triangelu-hexagono-erronboak

Paraleloak nonahi

Aspaldiko partez etxekook mendi-buelta txikiak egiteko moduan egon gara, eta hor ere aritu gara ingurua aztertzen

Kontaketak “botanikoak”

Lau…

bost…

hamar…

eta asko!

.

.

.

.

 

.

 

 

Ordenazio logikoak, hauek ere botanikoak!

.

.

.

.

 

.

.

Geometria ere lagun izan dugu bidean

Egitura tetraedriko gooooooxoa

Angelua bai, baina zenbatekoa?

Simetria hauskorra

 

 

Txiki eta ez hain txikientzako esperientzia sensorialak eta nola ez gure etxean ohitura bilakatu diren harriak ere hona ekarri nahi izan ditut.

Hamahiru harri, hamaika bizipen!

Dena ez da polita eta alaia izan gure uda honetan, inguruan gertatu baitzaizkigu nahiko ez genituzkeenak, baina zer egingo diogu bada, horiekin ere aurrera egin behar!!

Orain, hurrengo uda etorri arte, udazkenaren kolore eta fruituak, neguko etxearen goxotasuna eta udaberriaren biziberritzeak gozatzea dagokigu. Ongi etorri, beraz, 2017-2108 ikasturtea! 

 

 

 

 

 

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2017/09/22/udako-oroitzapenekin/

2 comments

    • Maier Etxebarria on 26th iraila 2017 at 9:52 am
    • Reply

    Gora ikasturte berria! Gora Leire Arana gure lagunaren ekarpen frexku eta interesgarria!!

    1. Ba bai, gora ikasturte berria! Milesker zure animoengatik!

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.