Aste honetan bukatu dut irailetik hona lantzean behin Donostiako Ikastolen Etxera eraman izan nauen formazio sorta.
Euskal Herriko lau lurraldetako irakasleak elkartu gara: Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroa.
25-30 laguneko bi taldetan jardun dugu LH1-2 eta LH 3-4 ko matematiken trataera aztertzen, ikuspegi manipulatiboak ematen dituen aukerak ezagutzen eta esperientziak partekatzen.
Launa saio egin ditugu hainbat hilabetetan banatuta.
Esperientzia aberasgarria izan da profesionalki eta gogoangarria pertsonalki. Oraindik ere mirestuta uzten zera ikusteak: urte askotako esperientzia daukaten irakasleak izanda ere, gauza berriekin harritzeko eta ikuskera ezberdinei aukera emateko gaitasuna mantentzen dute askok. Eta hori guztia irribarre batekin edo gesto goxo batekin.
Esperientzia laburragokoak ere egon dira. Irakaskuntzaren kontraesan haundiekin talka egin berri daudenak, hezkuntza sistema aldatzeko gogoz daudenak…denetarik.
Tira, bada, lerro hauetatik jaso nire eskerrik beroenak zuen parte hartze eta goxotasunagatik.
Plazer haundi bat izan da!