Martxoak 8: Abestia, bideoa, anagrama eta artikulua.

8 zenbakian askotan ikusten dut tente eta tinko jarritako ∞ sinboloa. Izan ere, bizitzan aukeratzeko askatasun infinitoa nahiko bainuke denontzako, emakume zein gizon. Jakin badakit martxoaren 8aren data ez zutela nire infinitoari begira aukeratu 1910ean, Emakumearen Nazioarteko Egun izendatu zutenean, baina zer esango dizuet ba… nire ikuspegitik badu ukitu erromantikoa horrela ikusteak ere!

Normalean proposamen matematikoak egiten ditut webgune honetan. Gaur, ordea, kalkuluak egiten baino hontaz eta hartaz hitz egiten jarduteko eguna dela uste dut. Eta zein hariri tiratu ez dakizuela bazaudete, hemen ekarri ditut ikusi, irakurri eta entzuteko dokumentuak.   

ABESTIA

Mikel Markez eta Aire ahizpek abestutakoa Uxue Alberdiren hitzei helduz. Ederretan ederra. Entzuten dudan aldiro hunkitzen nau; urtero.

 

ANAGRAMA

matematicascercanas.com helbidean publikatu zuen Amadeo Artachok iaz gaurko egunez. Argazkia adi aztertzen baduzue 139 izen bereiztuko dituzue. Emakumen matematikarien izenak dira denak.

 

MujeresMatematicas

matematicascercanas.com helbidean hartutakoa

 

BIDEOA

Espainiako La2 telebista katean emakumen matematikariei buruz Universo Matemático seriean eman zuten dokumentala daukazue hemen ikusgai. 42 minutu hartzen ditu.

 

EMAKUMEEN EGOERA ZENBAKITAN

7ka aldizkarian atera zen artikulua ere ekarri dut. Hainbat emakumek jasaten duten indarkeria egoera deskribatzen du zenbakitan. Bakoitiak, bikoitiak, ehuneko portzentaiak…zenbaki asko aurkituko dituzue beran. Den-denak gordinak.

Naiz:7ka-ko artikulua

 

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2017/03/06/martxoak-8-abestia-bideoa-anagrama-eta-artikulua/

2 comments

2 pings

    • Anonimoa on 6th martxoa 2017 at 8:42 am
    • Reply

    Neu ere hunkitzen nau musika eta letra horiek entzuteak; ez dakit zer matematika ezkutatua dekoien!!!

    Eta irudi ezkutatuen gainean berba egiten, joan den astean ikusi genuen peli interesgarri, hunkigarri, diberbigarri bat; erlazio zuzena dekona emakumeekin, matematikarekin, segregazioarekin, … eta benetako gertaeretan oinarrituta dago.

    Asko gustatu zitzaigun guri. “Hidden figures” da bertsio ingeleraz titutlua, gaztelaniaz Figuras ocultas.

    Hona hemen linka bat: http://www.filmaffinity.com/es/film947523.html

    Gomendagarria nire ustez.

    Gora martxoaren infinitua!!!

    1. Kaixo Fran
      NIk ere ikusi nuen filme hori Zientziako Emakumearen Egunean, otsailak 11n. Izan ere artikulu baten aipatu nuen! Ze kasualitatea! Asko gustatu zitzaidan neri ere. Eta bai horixe! Gora martxoaren infintua!

  1. […] Martxoak 8: Abestia, bideoa, anagrama eta artikulua. » matematiketan.eus. […]

  2. […] Martxoak 8: Abestia, bideoa, anagrama eta artikulua. » matematiketan.eus. 8 zenbakian askotan ikusten dut tente eta tinko jarritako ∞ sinboloa. Izan ere, bizitzan aukeratzeko askatasun infinitoa nahiko bainuke denontzako, emakume zein gizon. Jakin badakit martxoaren 8aren data ez zutela nire infinitoari begira aukeratu 1910ean, Emakumearen Nazioarteko Egun izendatu zutenean, baina zer esango dizuet ba… nire ikuspegitik badu ukitu erromantikoa horrela ikusteak ere! […]

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.