Pasa den astean aukera izan dut Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean goiza emateko Lehen Hezkuntzako gradua ikasten ari diren 2. mailako ikasleekin.
Matematika manipulatiboaren ildo nagusiak aztertzen jardun genuen, dinamika eta jolasen bitartez.
Serio eta jator egon ziren ikasleak eta zenbaiten zalantza eta kezkak entzun eta komentatzeko parada ere izan genuen.
Gaztetasun freskoak ematen duen energia somatzen zen ikasleen artean. Ea umeekin lanean hasten direnean energia horri loratzen uzteko aukera daukaten! Hezkuntzaren munduari aurrera egiteko bultzada emango dioten eragileak izango al dira!
Huheziko irakaslea den Aitziber Saroberi eskertu beharrean nago hara joateko gonbidapena egiteagatik. Hurrengo baten ere elkartuko al gara! Ni prest!