Ipuinak eta matematika (II)

Urtebetea egin dugula eta, lehenengo publikatu genuen artikuluaren jarraipena egitea pentsatu dut. Matematika gaitzat daukaten ipuinen zerrenda luzatuko dugu horrela:

“Fibonacci, el soñador de números” da aurkeztuko dugun lehenengoa. Joseph Agnesek idatzitakoa da. Zenbakiekin eta haien propietateekin mirestuta bizi eta hazten den Leonardo Fibonacci umearen istorioa kontatzen du. Inguruan aurkitzen dituen matematikak behatzea du gogoko Leonardok; loreen petaloen geometriak edo oskolen espiralek txunditxen dute umea. Inguruko lagunek ez dute begi onez ikusiko bere zaletasuna, baina gerora, historian sekula egon den matematikaririk inportanteenetakoa izatera iritsiko da. Liburuari buruzko oharretan 6 urtetik aurrerakoentzako aproposak direla irakur daiteke, baina badakizue hori oso gai erlatiboa dela!

Hemen daukagu bigarren proposamena: “El misterioso jarrón multiplicador”. Mitsumasa eta Masaitsiro Anno aita-semeak dira egileak. Pitxarrean jeinua baino, ura aurki daiteke; ur majikoa. Ur horrek itsaso sakonera eramango gaitu eta han kontzeptu matematikoak garatuko ditugu ipuinean aurrera egin ahala. Konturatu gabe, faktoriala bezain kontzpetu konplexuarekin ari garela konturatuko gara. 8 urtetik aurrerakoentzako aproposa dela esan daiteke.

Astelehenean jaikitzen denetik  asteazkenerarte ipuineko protagonistari denetarik pasatzen zaio. Problema asko dauzkala dio berak, eta hala da. Problemok, ordea, ikasgelan bezala, matematika eta logika aplikatuz konpontzen joango zaizkio. Umeekin buruketak ia konturatu gabe egiteko modu bikaina ematen du ipuin honek. Jon Scieszka eta Lane Smith dira egileak eta “Mate maldición” du izena. Agertzen diren “problemak” adin ezberdinetan hartzekoak izan daitezke. 

Zuek beste adibide egokiren bat ezagutzen baduzue, badakizue…bidali komentarioa!

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2017/01/16/ipuinak-eta-matematika-ii/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.