3. eta azken atala dugu hau, etxean egindako oparien kontuan.
Aurrekoak ikusteko, hemen loturak:
SUPERSEI
Tocamates.com helbidean ezagutu dut jolas hau. Erositakoaren itxura honakoa da:
Zoria eta probabilitatea elkartzen dira Supersei-en eta argazkian ikusiko duzuenez oso erraza da eraikitzeko.
Jolas arauak ez dira zailak. Juegayeduca.net webgunekoek egindako 2 minutuko bideoan dauzkazu azalpenak gazteleraz.
L-aren JOLASA
Jolas hau 1972an asmatu zuen Edward de Bono psikologoak. Hau da bere itxura:
Egurrez edo EVA gomaz erakitzea da nire proposamena eta, ahal baduzue, kartoizko kajaren bat aprobetxatzea bertan taula egiteko.
Jolas arauak honakoak dira: Jokalari bakoitzak bere txandan L pieza lekuz aldatu behar du eta gero pieza zirkular bat aldatzea aukeratu dezake. L-a lekuz aldatu duela esan ahal izango da mugitu eta gero gutxienez lauki berri bat zapaltzen badu. Hori egin eta gero beste jokalariaren txanda da. Jolasaren helburua arerioaren L-a mugitu ezin daitekeen posizioan uztea da.
GO JOLASA
Milaka urtetan jokatu izan dute jolas honekin. Azken hilabeteotan gaia medioetan agertu da Alpha Go programa gai izan delako jokalari profesional baten aurka irabazteko. Jokoak itxura hau dauka normalean:
Taula 19x19koa izaten da, baina guk 9×9 egitea proposatzen dugu. Horri gehitu babarrun zuri eta beltzak eta hauek gordetzeko ontzi polit batzuk eta aurrera!
Go jolasean, piezak ez dira laukien barruan jartzen, erpinetan baizik. Kolore batekoek beste koloreko bat lau aldetatik inguratzen badute, taulatik kenduko dute. Jokoaren bukaeran taularen eremu haundiena hartuta daukanak irabaziko partida.
Proposmen hauez gain interneten apur bat arakatu eta aukera eder asko ikusiko dituzue. Ondo pasatzeko eta buruari eragiteko jolas bikainak oparitzen ariko zarete eta baita ere balio sentimental haundiko tresnak. Ea nola moldatzen zareten!