Pasa den astean opariak egiteko proposamenekin hasi ginen, baina eraikitzeko modukoak, erosten ibili beharrean. Txikientzako proposamenak bildu genituen. Goazen orain ume helduagoekin.
“SHUT THE BOX” JOLASA
1-10 tarteko zenbakiekin batuketak edo batuketa eta kenketak eginez jarduteko jolasa da; banaka edo 2 lagun aritzeko modukoa. Gehiago izanez gero ere moldatu daiteke jolasa. Benetako Shut the box-a, egurrezko kutxa baten egoten da, irudian agertzen den bezala:
Guk, tapoiekin egindakoa eraikiko dugu:
Jolasaren arauak sinpleak dira. Batuketekin bakarrik ari garela kontuan hartuta, lehenengo jokalariaren txanda da:
a) Dadoak bota eta emaitza batu. Argazkian 4 eta 6 atera dira; 10 beraz.
b) Tapoietatik 10 batzen duten edozein tapoi sorta kendu daiteke
1-9
2-8
1-2-7
2-3-5
c) Berriz ere dadoak bota eta berdin jokatu.
Noiz bukatuko da jokalari honen txanda?jDadoak bota eta aurrera jarraitzeko aukerarik ez daukanean. Momentu horretan, kendu gabe geratzen diren tapoien zenbakiak batu eta apuntatu eta beste jokalariaren txanda izango da.
Jolasean zehar erabakiko dute partehartzaileek zenbat aldiz egingo duten jokoa. Bukatzen denan puntuak batu eta gehien dituenak galduko du.
Oparia asko edertuko du tapoiok kutxa polit edo zorro dotore baten emateak. Ah! Eta jokuaren arauak sartzea ez ahaztu!
SOMA KUBOA
Soma kuboa 3 dimentsiotako puzzlea da. Hona benetakoaren irudia:
3x3ko kuboa eraikitzea da Soma Kuboarekin egiten den oinarrizko jolasa. 240 modu ezberdin omen daude kuboa eraikitzeko! Hala ere, kuboa eraikitzeaz gain irudi mordoa eraiki daiteke:
Gurean, kuboaren piezak polikuboekin eraikitzea da proposamena. Izan ere, Soma kuboa 7 piezek eratzen dute:
Eraiki ditzagun honela, bada:
Oraingoan ere kutxa edo zorro politean oparitzea ia ezinbestekoa da.
AWALÉ JOLASA
Afrikatik datorren jolasa da hau.
Haziak zuloetan “landatzearekin” dauka zerikusia eta gainera nolabaiteko balio etikoen parametrotan mugitzen da. Parekoari haziak kentzea da helburua, baina era berean batere hazirik gabe uztea debekatuta dago horrek lurra eta pertsona pobretzen baititu.
Asmatu al duzue zein izango den nire proposamena? Kontatu dituzue zuloak? 12 daude…orain bai? bada horixe bera: arraultza kajak eta harri polit batzuk edo babarrunak erabilita jardungo dugu. 48 harritxo beharko ditugu; 4 ale zulo bakoitzerako.
Harri edo haziok banatuta, zulo baten dauden haziak hartu eta hurrengo zuloetan banan-banan ereiten joatea da kontua. Ereiten den azken harria pareko jokalariaren eremuan badago eta bertan 2 edo 3 hazi elkartzen badira, lapurtu egin ahal izango dizkiozu haziak. Aurreko zuloetan egoera berdintsua ematen bada horiek ere jokaldi berean hartu ahal izango dizkiozu. Beti ere, hazirik gabe geratzen ez bada, noski. Arau gehiago ere badaude, baina ulertzen hasteko agian awalé on-line jolasten hastea onena. Jokoa askotan adostasunez bukatzen da, ale gutxi geratzen direnean eta jolasak bizitasuna galtzen duenean. Hazi gehien lortu dituenak irabazten du. Arauak lortzeko lekua ere bisita dezakezue, hauek osotasuean ezagutu nahi badituzue.
HANOI-KO DORREAK
Egin genuen artikulu bat jolas erraz baina interesagrri honen ingurukoa. Link-a eta argazkiak besterik ez ditut jarriko.
2 comments
awale jolasa praktikatzeko aukera mugikorretan ere badago, awale online aplikazioarekin.denborapasa bikaina
Author
Ba ez nekien. Egia esan mobiletako aplikazioen mundu hori ikertzeko daukat. Seguru gauza on asko dagoela. Eta awalé-ri buruz, aspaldi ezagutzen banuen ere, oraintsu ikasi ditut arauak eta oso, oso interesgarria irudtizen zait. Jolasa bera eta arauek daukaten ikutu etikoa ere bai. Gainera arauak hain sinpleak izanda oso txikiek ere jolas dezakete. Perfektua nire ikuspegitik!
Bide batez, milesker zure ekarpenagatik.