100m=10Dm=1Hm

94,81m omen dauzka Euskal Herria iparraldetik hegoaldera zeharkatuko duen errota eolikoaren piezak. Hektometroa zer den argi ez daukanak eman diezaiola begiratua.

Zifra, zenbaki eta kuriositate asko aipatzen dira berri honen inguruan. Ezagutu nahi badituzu, hemen daukazu Berria egunkariak argitaratu duen artikulua.

 

100m

Aukera hau aprobetxatu nahi dut, hala ere, inguruko beste elementu edo eraikuntza batzun neurriak aipatzeko, denak ere gaurko 1Hm-ko neurriarekin alderatuz, noski:

BEC-eko dorrea asko hurbiltzen da hektometrora: 98 m-ko altuera omen dauka;

Donostiako Anoeta futbol zelaiaren luzera ere 100m-ren inguruan dago, baina gainetik,105m baitauzka.

Bilboko Iberdrola dorrea luzeagoa da, adibidez, 165m-ko altuerarekin.

Kapilduiko radarra 60m-ren inguruan geratzen da.

Iruñako Gaztelu plazaren zabalera 120m-ren bueltan dago.

Gasteizko Ander Maria Zuriaren plazak 100m-ren bueltako neurria ematen du “google maps”-en.

Eta azken bisita Baiona inguruari egiten badiogu, katedralaren dorreek 85m neurtzen dutela eta Atturri ibaiak itsasoratzean 176m-ko zabalera markatzen duela ikusiko dugu.

Apur bat hegoalderago, 47m dituen Miarritzeko itsasargia topatuko dugu.

Zein hurbildu da gehien 1Hm-ra? Zein urrundu da gehien? Zein da altuena? Zein baxuena? Beti ere, horrelako ibilibide metriko bati nahi besteko zukua atera diezaiokegu. 

Zuen herrietako distantzia esanguratsuak neurtzeko gogorik piztu al zaizue? Eraikuntzen alturak gutxi gorabehera neurtu nahiez gero, ba al dakizue nola egin? Hurrengo baten kontatuko dizuegu matematiketan-en.

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/11/15/100m10dm1hm/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.