Bikotekaketa logikoak

Bikotekaketa, sailkapen eta ordenazioak umeek zubi logikoak eraikitzeko tresna direla ulertzen ditugu. Jardun izan dugu hontaz lehenago ere artikulu pare baten: 

Zubi logikoak eraikitzen

A ze parea karakola eta barea

HHn 5 zentzumenak aktibatuz jardutea nahi dugu, gainera.

Gaur 3 proposamen ekartzen ditut txikienekin egiteko. Ea gustukoak dituzuen:

1. Etxeko galtzerdiak:

Hauek izango dira eskuragarrien dauzkagun bikotekaketak. Ez dago prestatu beharreko materialik. Ekin, bada!

bikotekaketak-galtzerdiak

2. Zuhaitzen hostoak:

Hauekin jarduteko ere garai aproposa daukagu aurrean. Hemen ere gutxi dago prestatzeko. Buelta bat eman umeekin, hostoak bildu eta aurrera!

bikotekaketak-hostoak

3. Usaimenarekin jolastuz: 

Umeei asko gustatzen zaien ariketa da hau. Honek bai eskatne du prestakuntza bat. Identikoak diren poteak bildu behar dituzue, barruan usain konkretuak dituzten substantziekin bustitako kotoiak sartu, eta has daitezela haurrak usainak identifikatu eta parekatzen!

bikotekaketak-usaimena

 

Hala ere, ez da HHra mugatzen den jarduera mota bat. Beste etapa guztietan ere sarri jartzen ditugu ikasleak sailkapenak egiten edo bikoteak elkartzen.

Matematikan, adibidez, funtzioen irudikapen grafikoak eta haien espresio analitikoak parekatzen aritu gara aste honetan bertan.

bikotekaketak-funtzioak

Beste gaietan ere oso maiz egiten dira horrelako ariketak; poema baten metaforak, paradoxak edo hiperboleak identifikatzen aritzen direnean, ariketa logikoa ere egiten ari baitira.

Edo historian lerro kronologikoa eraikitzen ari direnean, ordenazio bat daukate esku artean.

ordenazio-historia

Etxean edo kalean ere, behatzen jarriz gero, harrituta geratuko zarete zenbat bikotekaketa ordenazio eta sailkapen egiten ditugun ikusita. Eman diezaiogun, beraz, behar duen garrantzia eta sakontasuna. 

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/10/16/bikotekaketa-logikoak/

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.