Gai hau ondo, sakon eta luze landu beharreko horietako bat dela uste dut. Izan ere, 3 artikulu dedikatu dizkiogu honezkero:
Zenbakien Sistema hamartarraren misterioak: Teoria apur bat
Sistema hamartarra lantzeko proposamena: Seguinen taulak
Montessori txartelak: Inprimatzeko eredua
Umeekin kontzeptua lantzeko errutina proposatzera nator gaur. Momentu bakoitzean lantzen den zenbaki sortari lotutako kopuruekin, gainera. Eta ez LHko lehenengo hilabeteetan bakarrik, baita hurrengo urteetan ere. Maiz gainera; sortu daitezkeen aukerak erabiliz: gelakideak kontatu, puzzle baten piezak kontatu, harriak, intxaurrak, eraikuntza bateko leihoak, oporretarako falta diren egunak, norbaiten urtebetetzea izateko falta direnak, klasean partekatuko diren fruta zatiak, ikastolako jangelako mahaiak, apla bateko ipuin kopurua… Umeei esanguratsua egongo zaien edozein gauza kontatzea da helburua.
Errutinaren pausuak laburtuta:
|
Argazkitan jarrita
Kontuan izan kopuruak adierazteko modu hauek abstrakzio gaitasun ezberdina eskatzen dutela. Txotxak edo babarrunak erabiltzea oso parekoa da. Konkretuenak direla ere esan daiteke, hamarreko paketeak eskuz eraikitzen baitira. Regletek, ordea, urrats bat haratago eramaten dute umea. Hamarreko paketea “itsatsita” dago eta ezin da askatu. Abakoa hurrunago doa oraindik, hamarrekoaren bolatxoa eta batekoen bolatxoek balio ezberdina dutela sinistu edo ulertu behar baitute.
Kontaketa haundiak egiteko aukerak ere aprobetxatu; ikusi 500 pieza zeuzkala zioen puzzle baten zer aurkitu genuen gure etxean!