Ez da asko udaren etorrera ospatzen ari ginela eta agur esatekotan gaude jada. Udazkenari ongi etorri beroa egingo diogu matematiketan.eus-en. Sasoi ederra da alde batetik, koloretsu jarriko baizaikigu basoak hurrengo asteetan eta badu ukitu malenkoniatsu bat ere, laino, lanbro eta euripean. Biak ala biak gozatzea da nire helburua.
Udazkeneko fruituak ere ezin ditugu ahaztu. Bilketan jarduteko aukera ematen dute eta matematika apur bat lantzekoa ere bai. Intxaurrak, hostoak eta ur tantoak erabiltzea da nire gaurko proposamena.
Intxaurrekin zer egin daiteke? Gauza aaaaasko, horretara joanez gero. Ikus bestela “mandarina baten matematikak zukutzera goaz” artikulua eta han egin genituenetatik asko errepikatu daitezke intxaurrekin. Gaurko nire proposamena, baina, honakoa izango da: Intxaurrez betetako poltsakada eder bat bildu edo ekarri gelara eta han bertan noizean behin intxaurrak zuritu eta jatea. Aldiro, jan diren intxaur kopurua kontatu, taula baten apuntatu eta poltsan hasieran zenbat ale zeuden jakitea da ariketaren helburua. Zakua beteta dagoela hasierako estimazioa egiteak ere badu lekua bakoitzak kopuru bategatik “apustu” eginaz. Intxaur denak bukatu eta gero, gehien nor hurbildu den ikusi ahal izango litzateke.
Zenbakien ezagutza, kalkulua eta estimazioa uztartzen ditu ariketa honek, eta nahi izanez gero zenbaki haundiak erabiltzea. Gainera, oskol-erdiak hautsi gabe ateratzea lortuz gero itsasontzitxoak erakitzeko aukera paregabea izango zenukete!
.
.
.
.
.
Hostoek ere aukera asko ematen dituzte. Lehenengo hosto sorta koloretsua biltzera joatearekin gozatuko dute umeek. Are gehiago, orbeletan saltoka eta txatxilipurdika ibiltzeko aukera badaukate.
.
.
.
Hostoekin jarduteko, erabiliko dugun sorta aldez aurretik ongi aukeratzeko lana hartzea komeni da. Hortik aurrera, bide asko irekitzen dira. Tamainaren araberako ordenazioak edo kolorearen edo punta kopuruen araberako sailkapenak eginaz jardun daiteke. Ikusten duzuenez ariketa logikoez ari gara oraingoan.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
Kontaketa eta zenbakien grafia eta simetriari ere egingo diegu lekua, hala ere. Azpiko bi argazkietan, hostoetan 1-10 tarteko zenbakiak idatzi dituzte eta gero pintzekin zintzilikatu, zenbaki segidaren ordena errespetatuz.
.
.
.
.
.
.
.
.
.
Beste argazki honetan hosto kopuru zehatza itsastea izan da ariketa.
Eta the imagination tree blogean simetria lantzeko proposamen hau aurkitu dut.
Ur-tantak ere aipatu ditugu. Honek ez dauka zertan izan udazkenerako jarduera bat, baina euritan hasten garen garaia izanik, nolabaiteko lotura egin dezakegu. Kontaketa eta psikomotrizitate fina martxan jarriko ditugu. Ur-tanta kontagailua eta ura tindatzeko kolorantea besterik ez ditugu beharko. Argazkia ikusi besterik ez da egin behar proposamena ulertzeko.
Antzerako zerbait egin daiteke txanpon baten gainera tantoak isuriz. Hemen ere, txanpon ezberdinekin jardunez, taula betetzeko ariketa egin ahal izango genuke, estimatutako eta kontatutako kopuruak alderatuz.
Txanponak | Estimatutako tantaka kopurua | Sartzen den tantaka kopurua |
Zentimo 1 | ||
2 zentimoko txanpona | ||
5 zentimoko txanpona |
Udazkena gaitzat hartuta, gainera, aukera ederra daukagu natur-zientziak, hizkuntzak, musika eta plastika eta matematikak batera lantzeko. Gaika jardutearekin apurtu eta proiektuka jarduteko erabakia hartzen duten etxe eta ikastetxeentzako ideia izan daiteke agian!