Ikerketa matematikoa frutarik politenarekin

Aste batzuk badira mandarinak matematikak lantzeko zukutu genituenetik. Orain, ordea, udaberri bukaeran gaudela eta, dauden frutarik politenak aprobetxatuko ditugu. Goxoenak diren ala ez esaten ez naiz ausartzen. Nire top 5ean sartuko nituzke, noski, baina abuztuko klaudia okaran, nektarina, melokotoi eta meloi goxo-goxo ekin edo neguko errege-sagarrekin konpartituko lukete podiuma. Bateren bat errebisatzen ibiliko da honezkero ez ote den elikadurari buruzko orriren baten sartu konturatu gabe. Ez, ez! Matematiketan.eus-en zaude eta GEREZIEZ ari naiz.

gereziak

Hasi naiz herriko dendetan lehenengo ale garestiak ikusten eta laster prezio merkeagoan
erosteko moduan egongo direnez, ikerketa estatistiko txiki bat egitea proposatzen dizuet.

Astebetez etxean jandako gerezien hezurtxoak biltzen joango gara eta potetxotan gordetzen, egunez egun zenbat jan ditugun jakin ahal izateko. Aste bukaeran poteak hartu, eta bide eta aukera ezberdinak jarriko zaizkigu aurrean, aurrean dauzkagun umeen ezaugarrien arabera. Ikus ditzagun zer egin dezakegun gerezi hezurrekin:20160521_070453

a) Estimazio jolasak egitea benetako kontaketak egin aurretik. Eta gero, banaka-binaka-hirunaka kontatzea egun bakoitzean jandakoak.

20160606_090145

b) Regletak erabiliz irudikatzea kopuruak. Regleten abstrakzioa ulertzeko moduan ez daudenek, hezurtxoak ilaran jarrita irudikatu ahal izango dituzte kopuruak.

20160606_090236

c) Kopuruak Montessori txartelekein adieraztea.

20160606_090428

d) Kopuruen deskonposaketen aukerak aztertzea; deskonposaketa-eguzkia deitzen diodana eraikitzea, alegia. Zailtasun maila ezberdinekin gainera, umearen egoeraren arabera, beti bezala.

20160606_093525

e) Taula baten jasotzea eguneroko emaitzak.

20160606_094334

f) Noiz gehiago, noiz gutxiago, noiz gehien, noiz gutxien, guztira zenbat erako aspektuak aztertzea.

g) Buruketen esparruan gehien konstatzen zaien galdera motei erantzutea: “astelehenean zenbat gehiago jan ditugu asteazkenean baino?” Konparaziozko galderak kenketarekin identifikatzean asko kostatzen zaie. Orain, kopuruak aurrean izanda errazago erantzun ahal izango dute.

20160606_09374420160606_09392220160606_09402120160606_094033

.

.

.

h) Grafikoki adieraztea, baina grafiko manipulatiboa eginaz.

20160606_095454

Barrak eraikitzeko polikuboak erabili ditut. Legoak ere erabili daitezke, ordea.

 

i) Batezbesteko manipulatiboa ateratzea.

20160606_095724

Batezbestekoa 12 atera da, eta bat sobera geratu zaigu.

Umea zatiketaren kontzeptua bereganatzeko moduan badago, hemen 61 hezur 5 multzotan banatu ditugula aztertu daiteke; 61eko kopurua 5 zatitan egin dugula, alegia. Multzo bakoitzean 12 atera zaizkigu, eta sobera edo hondar bezala 1 geratu zaigula. Hau da, egunero gutxi gorabehera 12 gerezi jan ditugu, edo hobeto esanda 12 eta apurtxo bat, sobera geratutako hezurra ere kontuan hartzen badugu. Hamartarrekin lotura egiteko aukera daukagu, hemendik abiatuta.

 

Beste behin, ariketa aberatsa egiteko aukera ematen digu gerezien kontu honek. Adin ezberdinetara egokitzen dira gainera. Momentu bakoitzean aspektu bat edo beste azpimarratu ahal izango baitugu.

Hau  guztia egiten badugu, lehenengo ikerketa estatisitikoari aurre egin diogula esan ahal izango dugu!

 

Permanent link to this article: https://matematiketan.eus/2016/06/06/ikerketa-matematikoa-frutarik-politenarekin/

4 comments

Skip to comment form

    • arantxa on 6th ekaina 2016 at 8:27 am
    • Reply

    Proposamen polita, benetan!!!
    Eskerrik asko hain ondo azaltzeagatik.
    Arantxa

    1. Milesker zuri. Probatzen baduzu kontatu eiguzu, bale?

    • Maier Etxebarria on 6th ekaina 2016 at 8:57 pm
    • Reply

    Mundiala Leire, you’re the best! Fruitutxo polit eta goxo horreik merkiau topetan dittudanien ariketak frogatzia espero dot. Kontaukutzut.

    1. Zuk probau, probau eta gero esangouzkuzu. Ondo-ondo izan!

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.